Mugikortasunaren astea
Irailero, Donostiak bat egiten du Mugikortasunaren Europako Astearekin. Hirian nola mugitzen garen hausnartzera eta mugitzeko modu iraunkorragoak, osasungarriagoak eta eskuragarriagoak aurkitzera gonbidatzen gaitu ekimen horrek.
Irailaren 16tik 22ra bitartean, hiriak bat egiten du Europako ekimen horrekin, eta tailerrak, ibilbideak, erakusketak, hitzaldiak eta doako jarduerak antolatzen ditu publiko guztientzat, bizikletaren, oinezko joan-etorrien eta garraio publikoaren erabilera sustatzeko, egunerokotasunerako alternatiba arduratsu gisa.
Programazio parte-hartzaile eta irekia eskaintzeaz gain, ekimen honek Donostia atseginagoa, seguruagoa eta iraunkorragoa eraikitzen laguntzen du.

Programa 2026
Irailaren 16a
DONOSTIA OINEZ 2025 oinezkoen estrategia
- Ordua: 10:00 - 12:00
- Tokia: Udalbatza aretoa (Udaletxea)
- Deskribapena: Mugikortasun Sailaren bitartez, Donostiako Udalak mahai tekniko bat antolatu du hiriko oinezkoen estrategia berria Ibiltzen diren Hirien Sareko kide diren udalerriekin partekatzeko.
- Antolatzailea: Donostiako Mugikortasun Zuzendaritza
BIZIKLETA TAILERRA
- Ordua: 10:30 - 13:30
- Tokia: Ignacio Mª Barriola eraikina (aterpea)
- Deskribapena: EHUk bizikletak konpontzeko tailerra antolatu du eraikin bereko etxabeetan. Bertan, zure ibilgailua prest jartzen ikasi ahal izango duzu, eta segurtasunari, lapurreten aurkako sistema eta neurriei eta txirrindularientzako osagarri erabilgarriei buruzko aholkuak jaso ahal izango dituzu.
- Antolatzailea: EHU
ROLLER IBILBIDEA
- Ordua: 19:30
- Tokia: Karlos Santamaria
- Deskribapena: ibilbideak 2 ordu inguru irauten du eta 18 km gutxi gorabehera egiten dira, hiriko zati lauko bizikleta-bide ia guztiak zeharkatuz. Ibilbide bizkorra da, eta bidean hainbat geldialdi egiten dira, batez ere iturrietan, berriro elkartzeko eta atseden hartzeko.
Parte hartzeko, patinatzen eta balaztatzen jakin behar da. Kaskoa erabiltzea nahitaezkoa da, eta babes-arropa erabiltzea gomendatzen da.
-
Antolatzailea: DonostiRollers
Irailaren 17a
BIZIKLETA TAILERRA
- Ordua: 10:30 - 13:30
- Tokia: Ignacio Mª Barriola eraikina (aterpea)
- Deskribapena: EHUk bizikletak konpontzeko tailerra antolatu du eraikin bereko etxabeetan. Bertan, zure ibilgailua prest jartzen ikasi ahal izango duzu, eta segurtasunari, lapurreten aurkako sistema eta neurriei eta txirrindularientzako osagarri erabilgarriei buruzko aholkuak jaso ahal izango dituzu.
- Antolatzailea: EHU
100 ALDIZ BEGIRATU
- Ordua: 11:00 - 14:00 | 16:30 - 19:30
- Tokia: Easo plaza
- Deskribapena: Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzarekin eta Donostiako Udaleko Gizarte Ekintzako Zuzendaritzarekin lankidetzan, adineko pertsonen autonomia balioesten da, pertsona horiek bizitza aktiboa, osasungarria eta seguru. Bide-arriskuko egoerak eta oinez nahiz ibilgailuak gidatzean ezar daitezkeen autobabeseko estrategiak identifikatzen dira.
BIZIKLETAZ ADINIK EZ
- Ordua: 11:00 - 13:00
- Tokia: Ignacio Mª Barriola eraikina (aterpea)
- Deskribapena: proiektua esku-hartze komunitarioan eta belaunaldien artekoan oinarritzen da, boluntarioen parte-hartzea sustatuz adineko pertsonei eta/edo dibertsitate funtzionala duten pertsonei trizikloetan laguntzeko. Goizean zehar, trizikloak garraiobide jasangarri gisa probatu ahal izango dira.
- Antolatzailea: EHU
BIZIKLETA LIKIDOGAILUA
- Ordua: 11:30 - 13:30
- Tokia: Ignacio Mª Barriola eraikina (aterpea)
- Deskribapena: sortu energia pedalei eraginez eta gozatu zure sariaz fruta freskoen berezko zuku elikagarri eta osasungarri gisa.
- Antolatzailea: EHU
GANSA IBILBIDEA
- Ordua: 19:00
- Tokia: Karlos Santamaria plaza (Ibaeta)
- Deskribapena: ibilbide lasaia da, hasiberrientzat egokia, eta gutxi gorabehera ordu eta erdi irauten du. Erritmoa patinatzaile motelenei egokitzen zaie, eta ibilbidea parte-hartzaileen kopuruaren eta esperientzia-mailaren arabera zehazten da.
Kaskoa erabiltzea nahitaezkoa da, eta babes-arropa erabiltzea gomendatzen da.
-
Antolatzailea: DonostiRollers
Irailaren 18a: Parking Day
Parking Day urtero egiten den mundu mailako ekitaldia da, Europako Mugikortasunaren Astearen barruan.
Ekimenaren helburua da aparkaleku gisa erabiltzen den espazio publikoa aldi baterako berrerabiltzea eta hiriko espazioaren erabilerari buruz hausnartzea.
Horretarako, aparkatzeko espazioak parke publiko eta gune sozial bihurtzen dira, kaleak seguruagoak, berdeagoak eta pertsonentzat bidezkoagoak izan daitezen.
PARKING DAY - Mugikortasuna
- Ordua: 10:30 - 14:00
- Tokia: Urdaneta 11
- Deskribapena: izapide fasean dagoen Oinezkoen Estrategiaren erakusketa.
- Antolatzailea: Donostiako Mugikortasun Zuzendaritza
PARKING DAY - Cristina Enea
- Ordua: 10:00 - 14:00
- Tokia: Mandasko Dukearen pasealekua 21
- Deskribapena: aldatu al dira gure mugikortasun ohiturak? Belaunaldiaren arabera desberdin mugitzen al gara? Gai horiei buruz hitz egiteko, elkarrizketarako gune bat izango da, eszenaratze ekintzarekin batera.
- Antolatzailea: Cristina Enea Fundazioa
PARKING DAY - Saretuz
- Ordua: 10:30-13:30
- Tokia: Mandasko Dukearen plaza, 31
- Deskribapena: Bertatik igarotzen diren pertsonei sortutako «audio-liburua» entzuteko gonbita egingo zaie. Protagonista adineko emakume bat da, adin desberdinetako pertsonekin barazkiak kontsumitzeko talde batean parte hartzen duena.
- Antolatzailea: Saretuz
Irailaren 19a
PARKEEN ARTEKO OINEZKO IBILBIDEA
- Ordua: 09:30 - 12:30
- Tokia: Tabakalera
- Deskribapena: oinezkoen 12 kilometroko ibilbidea hiriko parkeen artean, Club Vasco de Campingekin elkarlanean.
- Ibilbidea: Tabakalera - Cristina Enea - Oroimenaren Lorategia - Zorroaga - Ospitaleak - Miramon - Katxola baserria - Aiete Parkea - Miramar Parkea - Kontxa Pasealekua -Alderdieder
- Antolatzailea: Club Vasco de Camping Elkartea
Irailaren 20a
BIZIKLETAZ ADINIK EZ
- Ordua: 09:30 - 12:30
- Tokia:
- Deskribapena: ibilaldia trizikloan adinekoentzat. Bizikletaz Adinik Ez (BAE), boluntariotzaren bidez antolatu eta koordinatzen ditu triziklo ibilaldiak, adinekoen eta dibertsitate funtzionala duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko. Jardueran, esperientziak partekatu eta giza harremanak sustatzen dira.
Irailaren 21a
MUGIKORTASUN BERTIKALA
- Ordua: 17:00 - 19:00
- Tokia: Udalbatza aretoa (Udaletxea)
- Deskribapena: mahai teknikoa. Mugikortasun Bertikaleko Plan Zuzentzailearen berrikuspena. Igogailuen erabiltzaileentzako mahai teknikoa, generoaren ikuspegitik.
- Antolatzailea: Donostiako Mugikortasun Zuzendaritza
Irailaren 22a: kotxerik gabeko eguna
MUGIKORTASUNEAN ERE, JASAGARRI JOKATU!
- Ordua: 11:00 - 13:00
- Tokia: Karlos Santamaria zentroa (EHU)
- Deskribapena: "Jasangarri Jokatu" hezkuntza berriztatzeko proiektuaren mintegia, unibertsitate-komunitate osoari irekia.
- Antolatzailea: EHU
ONCE ETA DBUS-EN SENSIBILIZAZIO KANPAINA
- Ordua: 11:00 - 13:00
- Tokia: plza. Nafarroa Behera
- Deskribapena: Kanpainaren ardatza garraio publikoan desgaitasuna duten pertsonek aurkitzen dituzten oztopo ikusezinak izango dira, haien gaitasunei buruzko estereotipoek, aurreiritziek eta pertzepzio faltsuek eragindakoak
- Antolatzailea: ONCE, DBUS
Aste osoan zehar
"BIZIKLETZA ESTILOAREKIN" PASABIDE BIRTUALA
- Egunak: irailak 16 - 22
- Deskribapena:
Udalak "Bizikletaz estiloarekin" pasabide birtuala antolatu du.Jarduerak bizikletan mugitzeko hainbat modu erakusten dituzten argazkiak edo bideoak partekatzea proposatzen du, eta fokua parte-hartzaileen looketan, bizikletetan eta osagarrietan jarri nahi du.
Proposamenak hiru kategoriatan aurkeztu ahal izango dira:
- look dotore eta hirikoa,
- look original eta dibertigarriena
- eta bizikleta edo osagarri jasangarri edo bitxiena.
Parte hartzeko, gehienez hiru argazki edo 30 segundoko bideo bat bidaliko dira mugikortasun_astea@donostia.eus helbidera, jarduerarako ezarritako epearen barruan.
Hiru kategorietako bakoitzean 100 euroko sari-balea emango da.
Parte hartzeari buruzko baldintzak eta gainerako alderdiak lehiaketaren oinarrietan kontsulta daitezke.
- Antolatzailea: Donostiako Mugikortasun Zuzendaritza, Cristina Enea, Saretuz
AUTOBUS ELEKTRIKO ETA KLASIKOEN ERAKUSKETA
- Egunak: irailak 16 - 22
- Ordua:
- Tokia: Larratxo 24-26 (Altza)
- Deskribapena: Dbusen autobus elektriko eta klasikoen erakusketa Harria parkean (Altza), flota elektrifikatzeko Bideberdea estrategiaren barruan. Autobus klasiko bat ere izango da ikusgai, udal-flotaren bilakaera eta mugikortasun garbiagorantz egindako aurrerapenak ezagutzeko.
- Antolatzailea: DBUS
BIZIKLETA ETA BIZIKIDETZAREN INGURUKO KANPAINA
- Egunak: irailak 17, 19, 22
- Ordua:
- Tokia: hirian zehar
- Deskribapena: Kalapie txirrindularien elkarteak hainbat inkesta egingo ditu mugikortasuna eta elkarbizitza ona ezagutzeko.
- Irailaren 17an, 11:00etatik 14:00etara Herrerako geltokian eta 18:00etatik 20:00etara Jose Mª Sert plazan egingo dira;
- irailaren 19an, 11:30etik 13:30era Vinuesa plazan;
- eta irailaren 22an, 12:00etatik 14:00etara Gipuzkoa plazaren inguruan.
- Antolatzailea: KALAPIE



