Tamaina handiko hondakinak

Hondakin handien bilketa

Egunak eta ordutegiak:

  • Mendebaldeko zonaldea: Parte Zaharra, Erdialdea, Amaraberri, Antigua-Ondarreta, Aiete, Ibaeta, Igeldo, Añorga eta Miramon-Zorroaga.
    • Egunak: astelehena, asteazkena eta ostirala (abenduaren 24a eta 31 izan ezik).
    • Ordutegia: 21:30-22:30.
  • Ekialdeko zonaldea: Gros, Egia, Mirakruz-Bidebieta, Ategorrieta-Ulia, Altza eta Loiolako Erribera.
    • Egunak: asteartea, osteguna eta igandeak (abenduaren 24a eta 31 izan ezik).
    • Ordutegia: 21:30-22:30.

Non utzi behar diren:

  • Edukiontzi berdearen alboan, haren kontra jarri gabe.
  • Parte Zaharrean: lurpeko edukiontzien edo edukiontzi berde arruntaren ondoan, haren kontra jarri gabe.
  • Loiolan eta Erriberan: zaborrak pneumatikoki biltzeko ontzien alboan.​​​​
  • Zer utzi daiteke:

  • Altzariak: besaulkiak, sofak, aulkiak, ontzitegiak, etab.
  • Koltxoiak eta somierrak.
  • Linea zuriko etxetresna elektrikoak: garbigailuak, hozkailuak, etab.
  • Telebistak.
  • Gailu elektriko txikiak: ordenagailuak, irabiagailuak, plantxak, etab.
  • Zer ezin da utzi:

  • Obra hondakinak.
  • Paletak.
  • Kristalak.
  • Komunak (komunontziak, konketa, etab.).

Atez ateko bilketa Intxaurrondo, Loiola eta Martutenen

Auzo hauetan, Emaus Fundazioarekin hitzarmena dugu atez ateko bilketarako.

Nola eskatu bilketa:

Identifikazioa:

Emausko langileak behar bezala identifikatuta daude.

Zerbitzuaren ordutegiak:

  • Astelehenetik ostiralera: 08:00-20:00
  • Larunbatetan: 08:00–16:00