Salaketak
Informazio interesgarria
Salaketak aurkeztu
Udaltzaingoan online salaketak aurkeztea, arrazoi hauengatik:
- Diru zorroak, poltsak… lapurtzea
- Bizikletak lapurtzea
- Saltokietan edo etxebizitzetan lapurtzea
- Ibilgailuen barrutik lapurtzea
- Saltokietan edo etxebizitzetan kalteak eragitea
- Ibilgailuetan kalteak eragitea
- Iruzurrak, interneten eginak baita
Beste salaketa-mota bat, urtarrilaren 2ko 1/2025 Lege Organikoaren 266. artikuluan kontatzen denaren arabera: "Ezingo dira bide horretatik salatu indarkeriaz eta larderiaz egindako egintzak, egile ezaguna badute, lekukorik badago, salatzailea adingabea bada, delitua ageri-agerikoa bada, indarkeriazko edo sexu-izaerako egitateak badira".
Bestelako salaketak jartzeko Udaltzaingoaren komisariara jo behar da.
Beharrezko dokumentazioa
- Identifikazio dokumentua: B@kQ
- Argazkiak, fakturak edo ikerketa errazteko, ustezko egilea identifikatzeko eta eragindako kalteak edo galerak baloratzeko balio duen beste edozein agiri
