TAO - Aparkatzeko baimena

Zure ibilgailua araututako eremuan aparkatzeko baimena.

Mota hauek daude:
  • Egoiliarrak (2026 tasa: 62,24€)
  • Jarduera ekonomikoak
  • Mugikortasun murriztua duten pertsonak
  • Udatiarrak: ekainaren 1etik irailaren 30era soilik izango da baliagarria (2026 tasa: 137,45€)


Informazioa: dokumentazio osagarria nola bidali
eskabidea egin ondoren, dokumentazioa erantsi behar baduzu, izapide honen bidez egin: Erregistro Orokorra: dokumentazioa eranstea espediente bati

OHARRA:

Bereizgarria nahitaezkoa izango da egoiliarren, mugikortasun urriko pertsonen eta udatiarren baimenetan.
Baimena jasotzeko eskubidea ematen duen helbidera bidaliko da (erroldatze-helbidera edo udako bizilekura).
Aurreko haizetakoaren beheko eskuineko angeluan jarri beharko da, baimena ematen denetik 30 egun naturaleko epean.
Epe hori igarotakoan, bereizgarririk gabe aparkatzea arau-haustea izango da.

Norentzat

Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.

Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.

Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Ikusi "Dokumentuak" atalean baimen motaren arabera beharrezkoak diren agiriak eta betekizunak.

Oharrak:
  • Udalak eskubidea du edozein froga dokumental eskatzeko, eta/edo baimena eskuratzeko eskatzaileek aurkeztutako datuak egiazkoak direla ziurtatze aldera beharrezkoak diren egiaztapenak ofizioz egiteko.
  • Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Ibilgailuak udal bide publikoetan aparkatzeari dagozkion tasak (TAO)

Eranskina I. Tarifa guneen arabera sailkatutako kaleen zerrenda

**2026ko urtarriletik aurrera indarrean dagoen eranskina

2026 TASA

Egoiliarrak: 62,24 €

Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren eta/edo Gizarte Larrialdiko
Laguntzaren titularrentzako edo onuradunentzako tasak: 36,42 €
Urtero eskabidea aurkeztu behar da, eta zergaldi berean izango du eragina, beti ere borondatezko ordainketaren epea bukatu baino lehen egiten bada eskabidea.

Bai egoiliarrentzako baimenaren eskabidea urte naturaleko bigarren seihilekoan egiten den kasuetan bai emandako baimena bertan behera utzi kasuetan, kuotaren zenbatekoa seihileko naturaletan hainbanatuko da (31,12 € oro har eta 18,21 €, aurrez adierazitako gizarte laguntzen onuradunek).


Udatiarrak: 137,45€ (ezin da ordainketa hainbanatu)

Mugikortasun murriztua pertsonak: doakoa

Jarduera ekonomikoak: Ordaindu behar dutena erabileraren denboraren arabera egingo da (3. Tarifa).

Autokarabanentzako zerbitzu eremua:
Udaldian (ekainaren 1etik irailaren 30 arte): 11,20 €
Gainerakoan (urriaren 1etik maiatzaren 30 arte): 5,60 €

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: 7 egun

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Prozeduraren urratsak

  1. Eskabidea eta agiriak erregistratzea
  2. Baldintzak betetzen direla egiaztatzea
  3. Agiriak zuzentzea, horrela badagokio
  4. Baimena ematea edo ukatzea
  5. Tasa ordaintzea, horrela badagokio

Jarduera ekonomiko kasuan, interesatuei jakinarazpena bidaltzen zaie eta beraiekin kontaktuan jartzen gara erabilpen ondorioak jakinarazteko.

Izapideen arduraduna

Departamentua: Mugikortasuneko Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazioa

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Udal-aparkalekuei eta bide publikoetako aparkalekuei buruzko izapideei buruzko informazioa kudeatzea. Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkatzeko txartelen eskaerei buruzko informazioaren kudeaketa barne hartzen da. Mugikortasun-araudia ez betetzearen ondoriozko arau-hausteak eta zehapenak kanpoan uzten dira, ZEHAPEN-PROZEDURAK tratatzeko jarduerari dagozkiolako.

Gordetzeko epeak

Bulegoa erabateko ezabatzea 5 urte igarotakoan. 0148 Kodea (TAO erregulatutako gunean aparkatze-zerbitzua jasotzeko baimena) 020 Kodea (Ezgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartela emateko espedientea). 0157 Kodea (aparkalekua erreserbatzeko baimena). Herri Administrazioko Dokumentazioaren Baloraziorako, Aukerketarako eta Dokumentaziora Jotzeko Batzordeak (COVASED,232/2000 Dekretua, azaroaren 21ekoa, Artxibo Zerbitzuetako Araudia eta EAEko Dokumentazio Ondarea erregulatzeko arauak onartzen dtuena) onartu dituen dokumentuetako ebaluazioen taulen proposamena.

Legitimazioa

DBEOren 6.1.e) artikulua, Interes publikoa edo esleitutako botere publikoen egikaritza. -2/2016 Legearen, apirilaren 7koa, Euskadi Toki Erakundeei buruzkoa, 17.1.3) artikulua. - Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintza Errege Dekretua,Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legearen Testu Artikulatua onartzeko dena. - 6/2015 Legegintza Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan