Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Ekitaldi iraunkorren aintzatespena
Ekitaldi iraunkorren aintzatespena
Gure hirian askotariko ekitaldiak egiten dira urtean zehar: kulturalak, kirolarekin lotuak, biltzarrak, hitzaldiak, etab. Horiek guztiek ingurumeneko inpaktu garrantzitsuak eta CO2 emisioak eragiten dituzte.
Europako Hiriburutzaren urtean are ekitaldi gehiago egin ziren eta, horrekin lotuta, Udalak iraunkortasunaren arloko proiektu berritzaile bat jarri zuen martxan, Udalsarea 21 Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sareak diruz lagundua:
-CO2 ekitaldiak, Donostia klimaren alde
Hauek izan ziren proiektuaren helburuak:
- Ekitaldiek klima aldaketaren aurkako borrokari egiten dioten ekarpena neurtzea.
- Emisioen murrizketan aurrerapauso handienak eman zituzten ekitaldiei aintzatespena egitea.
- Lehendik ezarritako jardunbide egokiak ezagutaraztea, ekitaldi iraunkorragoak sustatzeko.
Horrez gain, parte hartzen zuten ekitaldiek beren hasierako egoera ezagutzeko aukera izan zuten, ekitaldi iraunkorretarako Erronka Garbia ziurtagiria lortzeko lan egite aldera.
Parte hartzea:
2016an 64 ekitaldi profesional identifikatu ziren eta horietatik 33 ekitaldik hartu zuten parte ekimen honetan:
Ekitaldi horietara guztira 900.000 pertsona bertaratu ziren.
- 16 kultur jaialdi
- 11 kirol ekitaldi
- 3 ekitaldi ludiko/dibertigarri
- 3 biltzar eta azoka
- 16 aire zabaleko ekitaldi
- 17 barneko ekitaldi
- 4 ekitaldi hiriburutzari lotuak
Galdetegia:
Ekitaldiak aztertzeko online galdetegi bat egin zen. Bertan, honako arlo hauetan ezarritako ingurumen neurriei buruzko galderak egin zitzaizkien parte hartzaileei:
- mugikortasuna
- hondakinen prebentzioa eta kudeaketa
- energiaren kontsumo iraunkorra
Emaitzak:
Gehien landutako arloak:
- Hondakinen kudeaketa: har zitezkeen neurrien %66 ezarrita zeuden.
- Mugikortasuna: proposatutako neurrien %47 ezarrita zeuden.
- Energia: neurrien %42 ezarrita zeuden.
Ekitaldi iraunkorrenak:
- Kirol ekitaldiak: iraunkorrenak dira mugikortasunari eta hondakinen kudeaketari dagokienez.
- Ekitaldi ludiko/dibertigarriak: aurreratuenak dira energiaren arloan, eta orekatuenak hiru arloetan.
Ingurumen kudeaketaren ezarpen maila:
Inkestetatik ondoriozta daiteke ekitaldiek ingurumen kudeaketaren ezarpen maila hau dutela, etapen arabera (diseinua eta plangintza, antolamendua, gauzatzea, desmuntatzea eta ebaluazioa):
- Oinarrizko kudeaketa: ezarrita ekitaldien %68tan.
- Kudeaketa ertaina: ezarrita ekitaldien %25etan.
- Kudeaketa aurreratua: ezarrita ekitaldien %8tan.
Aintzatespena:
Ekitaldi hauek jaso zituzten sariak klima aldaketaren aurkako ekarpenak egitea dakarten neurrien ezarpen mailarengatik eta ingurumen kudeaketaren mailarengatik:
-CO2 ekitaldia 2016: Donostia klimaren alde saria eta diploma:
- Behobia-Donostia oinezko lasterketa (Fortuna Kirol Elkartea)
- Heineken Jazzaldia (Donostia Kultura)
- Emusik-en amaierako gala (Musika eta Dantza Eskola)
-CO2 ekitaldia 2016: Donostia klimaren alde diploma:
- Donosti Cup 2016 (Donosti Eventos SL)
- Donostiako Maratoia (Fly Group 99 SL)
- Donostia Zinemaldia - Festival de San Sebastián (Donostia Zinemaldia)
- Olatu Talka (Donostia Kultura)
- IX. Enpresen Lasterketa (Donosti Eventos SL)
- 15 K Donostia (Fly Group 99 SL)
- Uda-gau bateko ametsa (Tanttaka Teatroa)
- Santo Tomas azoka (Donostia Kultura)
- Musika Hamabostaldia (Quincena Musical de San Sebastián SA)
Ekimen aipagarriak
Beren CO2 emisioak murriztu nahi dituzten beste ekitaldi batzuk animatzen ditugu ekimen aipagarrienak kontsultatzera, inspirazio iturri gisa.