Giza eskubideak
Sartu giza eskubideak sustatzen dituzten proiektuetarako dirulaguntzak eskatzeko izapidera
Sartu Memoria Historikoaren Kontseilu Sektorialean parte hartzeko izapidera
Sartu Artea eta Giza Eskubideen Haur eta Gazteen Lehiaketan parte hartzeko izapidera
Sartu ikastetxeei zuzendutako Giza Eskubideen Zinemaldiko goizeko saioetan izena emateko izapidera
Intereseko informazioa
Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea
Aieteko Jauregia giza eskubideen, bakearen eta memoria historikoa berreskuratzearen aldeko sentsibilizaziorako gunea da.
Gaur egun Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea da. Benetan sinboloa den leku batean dago. Jauregia, garai batean, Francisco Francoren udako egoitza izan zen. Beraz, diktadurako ordezkaririk handienak okupatzen zuen espazioa herritarrentzat eta giza eskubideentzat berreskuratzearen sinboloa da.
Oroimen historikoa
Oroimen historikoak isilarazitako talde eta gertakizunei ikusgarritasuna eman nahi die: baztertuak izan diren mugimendu politikoak, langile klasearen historia, herri indigenak, emakumeak, LGTBI pertsonak eta kolonizatutako kulturak. Gure hirian ere garrantzitsua da talde askoren eta oraindik bizirik dauden pertsonen istorioak berreskuratzea.
Giza eskubideen urraketa larrienak, herritarren oroimenean bizirik badaude ere, ez dute oraindik aitortza ofizialik jaso; 1936ko estatu kolpearen ondoren eta frankismo garaian gertatu ziren arren. Donostiako Udalean, gure helburu nagusietako bat garai hartan gertatutakoari egia, justizia eta erreparazioa ematea da.
Memoria demokratikoa
Donostiako Udalak eta herritarrek konpromiso sendoa dute pertsona guztien giza eskubideak defendatu eta errespetatzeko. Konpromiso hori hiriaren nortasunaren parte da.
Elkarbizitza baketsua eraikitzeko nahia, elkarrekiko errespetuan eta aniztasunean oinarrituta, etorkizun hobe baterantz aurrera egiteko oinarri nagusietako bat da.
Elkarbizitza horrek memoria historikoa berreskuratzea eta terrorismoaren eta indarkeriaren biktimak babestea eskatzen du, egia, justizia eta erreparazioa jasotzeko eskubidea baitute.
Gertatutakoa ezagutzea eta iraganaren irakurketa kritikoa egitea funtsezkoak dira etorkizun sendo bat eraikitzeko.