Parketarrak
Hurrengo txanda
-
2026ko urriaren 5etik 23ra
-
2027ko otsailaren 22tik martxoaren 12ra
-
2027ko maiatzaren 3tik 21era

Auzoak eta egunak
Parketarrak udazkenean, neguan eta udaberrian izaten da, eta Donostiako auzoko kokapen hauetan egiten da:
|
Altza Herrera |
San Luis Gonzaga plaza. Euriarekin, zubi azpian |
|
Morlans |
Leire plaza |
|
Bidebieta |
Julio Urkixo ibilbidearen parkea |
|
Añorga |
Amassorrain ikastetxeko patioa |
|
Loiolako Erribera |
Zabu Zibu: Santiago plaza Txirrintxon: Maria Zambrano plaza |
|
Egia |
Luis Martin Santos plaza |
|
Zubieta |
Herriko plaza |
|
Amara Berri Karmelo |
Rafael Ruiz Balerdi parkea |
|
Martutene |
Martuteneko parkea. Euriarekin, ikastolako patioan |
|
Alde Zaharra |
Zuloaga plaza |
|
Antigua |
Mikel Laboa plaza. Euriarekin, frontoia |
|
Egia Atotxa |
Atotxa Zelaia plazan (edo Teresa de Calcula plazan, obrekin) |
|
Altza Harria |
Harria parkea |
|
Amara Berri |
Ferrerias plaza, Olaeta kalea. Euriarekin, ikastetxeko patioan |
|
Amara |
Araba parkea. Euriarekin, Sahats plazan |
|
Txomineñea |
Andereñoen plaza |
|
Intxaurrondo |
Bernart Etxepare plazatxoa. Euriarekin, Intxaurrondoko ikastolako patioan |
|
Gros Nafarroa |
Nafarroa Beherea plaza. Euriarekin, Txofre plazan |
|
Easo Arroka plaza |
Arroka Plaza |
|
Aiete |
Hiru Damatxo plaza |
|
Ibaeta |
Karlos Santamaria plaza. Euriarekin, frontoian |
|
Gros |
Katalunia plaza. Euriarekin, Txofre plazan |
Nori dago zuzenduta
-
Zabu Zibu taldea: 3 - 5 urte dituztenentzat, gurasoekin edo arduradunekin parte hartuko dute.
- Parte-hartzaile kopurua: 5 - 15
-
Txirrintxon taldea: 6 - 9 urte bitarteko haurrentzat.
- Parte-hartzaile kopurua: 10 - 25
Zer da Parketarrak
Parketarrak egitasmoak haurrei eta gurasoei laguntza ematen die. Izan ere, gurasoek, batzuetan, seme-alabekin kalean euskaraz jolasteko baliabideak behar izaten dituzte, baita euskaraz baldin badakite ere. Bestalde, haur eta gazteek euren adinari dagokion bizitasuna behar dute euskaraz lagunartean aritzeko, eta parketarren jolasek horretarako baliabideak eskaintzen dituzte.
Behar horien testuinguruan, jolasa ezagutzak oharkabean jasotzeko erreminta ezin hobea da denontzat: Hizkuntza barneratzen laguntzen duen tresnetako bat da; hizkuntza formala lantzeko erabil daiteke; eta, batez ere, hizkuntza informala eta lagunarteko hizkera sustatzeko da baliagarria. Horrez gain, Parketarren bidez, euskarazko jolasak kalera ateratzen dira, eta abestiak, esamoldeak, hiztegia, etab. jendartean erabiltzen dira.