Luis García Lozano oroitzeko plaka
Donostiako Udalak plaka bat jarri zuen, 2026ko ekainaren 6an, 1991ean ETAren biktima izan zen Luis García Lozanoren omenez. Ekitaldi honekin, Udalak duela bi legealdi terrorismoaren eta indarkeria politikoaren biktimei gune publikoan ikusgarritasuna emateko bultzatutako ekimenaren barruan hirian jarri dituen 38 plaka batu dira.

Luis García Lozano, 56 urtekoa, Cetinakoa (Zaragoza), Amarako bizilaguna eta 5 seme-alaben aita, Lurreko Armadako koronela eta Gipuzkoako jarduneko gobernadore militarra zen. 1991ko urtarrilaren 2an, Gobernu Militarraren egoitzako lanetik etxera itzuli zen, eguerdian, bere auto ofizialean. Etxaide kaleko eta Foruen pasealekuko bidegurutzean, semaforo gorri batean ibilgailua geratzean, kaputxadun ETAko bi kidek metrailetaz tiro egin zioten eta bertan hil zen.