Hiria oinez
Intereseko informazioa
Nola mugitu oinez
Ondoren, distantzia, zailtasun, iraupen eta ezaugarrien araberako hainbat ibilbide proposamen.
Oinezkoentzako ibilbideak
Donostiako itzulia
Ibilbide zirkularra aldiriak oinez edo bizikletaz ezagutzeko.
Donostia Metrominutoa
Metrominutoa Donostiako oinezkoen mapa berria da, metroaren mapetan inspiratutako diseinu bat, hiriko mugarri garrantzitsu eta ezagunen arteko denborak eta distantziak ezagutzeko aukera ematen dizuna. Izan ere, gure hiria oinezkoen eskalan egiten baita nagusiki.
Hirian mugarri gisa balio duten gune batzuk nabarmendu dira, herritarrentzako erreferenteak, eta horiekin batera hiriko leku enblematiko batzuk piktogramen bitartez adieraziak . Garraio bertikala eta oinezkoen eremuen bidez intermodalitatea aipatzen dituzten garraiobideak ageri dira, hala nola Alde Zaharra eta oinezkoek lehentasuna duten erdialdeko zonaldea.
Abiapuntua edo zero kilometroa Alderdieder da, eta hiru ibilbide aldeko apustua egin da:
- Oinezkoen sarea, hiria puntatik puntara lotzen duena, alde batetik, eta auzo guztiak lotzen dituena, Altza, Añorga edo Martutene, Intxaurrondotik igarota, etab.
- Donostiarren artean ohikoa den kostaldeko eta ibaiko ibilbidea.
- Ibilbide berdea, hiriko parke eta berdegune gehienak lotzen dituena, hirigunea eta naturguneak elkarrekin lotuz, eta 10 km baino gehiagoko ibilbidea egiten duena.
Denborak ibilbideen planifikatzaile baten bidez kalkulatu dira, eta mota guztietako oinezkoen aukerak hartzen dituzte kontuan.
Gainera, erdialdeko eta auzoetako kultura-, gizarte- eta kirol-erreferenteak ikusarazi dira, tokiko jendeak ezagutzen dituen espazioak. Planoa osatzeko, hirian dagoeneko dauden ibilbide osasungarriei buruzko informazio gehiago dago, QR kodea eskaneatuz eskuratu daitekena.
Metrominuto-mapa Ingurumen Saileko Osasunaren Sustapenerako Atalaren eta Mugikortasun zuzendaritzaren arteko lankidetzaren emaitza da; izan ere, Donostiak duen oinezko bokazioa indartu nahi da, hiriak osasunerako aktibo gisa dituen baliabideen aniztasuna ikusaraziz. Mapa egiteko, Europako hiri askok erabili duten Metrominuto izeneko metodologiari jarraitu zaio, eta duela urte batzuk Pontevedra hiriari emandako Europako saria jaso zuen.
Mugikortasun bertikaleko mapa
Igogailuek eta arrapala mekanikoek eremu lauak goi-auzoekin lotzen dituzte eta lurraren beharren arabera jartzen ari dira.
Mugikortasun bertikaleko plan zuzentzaileak azpiegitura hauek hirian non jarri erabakitzeko irizpideak zehazten ditu.
Dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako hobekuntzak
Soinu-gailuak semaforoetan
Hiriko oinezkoen ibilbide nagusietako semaforoek soinu-gailuak dituzte. Gailu hauek oinezkoentzako argia berdea dagoenean aktibatzen dira. Itsuentzat edo ikusmen-arazoak dituztenentzat dira, eta urrutiko aginte berezi baten bidez erabiltzen dira.
Gaur egun, sistema berri bat ezartzen ari da sakelako telefonoaren bluetooth bidez. Sistema berri honekin, ".dfa" luzapena zure telefonoan instalatuz, semaforoko gailuak abisua ematen dizu urrutiko aginterik gabe.
Urumea ibaia ibilbidearen esperientzia
Esperientzia pilotu bat martxan jarri da Urumea ibaiaren inguruko ibilbidean (Bizkaia pasealekua, Gernikako Arbola eta Foruen pasealekua). Honen helburua garraio publikoaren irisgarritasuna erraztea da. (Ikusi mapa osoa irudi formatuan)
Oinezkoentzako semaforoa berdez jartzen denean, soinu-abisuak ematen ditu honako ordutegi hauetan:
- Lanegunetan: 8:00etatik 22:00etara
- Asteburuetan: 9:00etatik 22:00etara
- Gaueko ordutegietan: aginte edo bluetooth bidez eskatuta
Geltoki irisgarriak
Donostia eredu berriak irisgarritasuna hobetzen du. Ezaugarri hauek ditu:
- Esertzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako eserleku iskiotikoa, kristala ikusarazten duten luzetarako bandak
- Ordutegiak irakurtzeko braille sistema
- Iritsiera denborak abisatzeko paneletan audio-sistema
Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak
Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak hiri osoan zehar banatuta daude.