Partaidetzazko aurrekontuak

Analisiaren fasea

2025eko apirilaren 7tik irailaren 29 arte.

Fase honetan  gaia dagokion Udaleko departamentu bakoitzak jasotako proposamenen bideragarritasuna aztertzen du.

Gogoratu ondorengo baldintzak bete behar dituztela aurrera egingo duten proposamenek:

  • Interes publikokoak izatea.
  • Udal eskumenekoak izatea.
  • Gehienez 400.000 €-ko gastua eragin behar dute.
  • Ekitaldi bakarrean gauzatzeko moduko inbertsioak izan behar dute, eta ezin izango dute eraginik izan ondorengo aurrekontuetan.