Webgunea berritzen ari gara!
Agian zer edo zer egongo da erabat findu gabe. Errore edo arazoren bat ikusten baduzu, mesedez, emaiguzu horren berri.
Eman akatsen berriFil d'Ariane
Partaidetzazko aurrekontuak
Proposamenak argitaratzea
2025eko irailaren 29tik urriaren 5era.
Udalak aztertu ditu herritarrek eta elkarteek aurkeztutako proposamenak eta erantzuna eman die. Jaso ziren 978 proposamenetik antzekoak multzokatu dira (320) eta 24 baztertu dira, proposamen zehatzik ez adierazteagatik, bikoiztuta egoteagatik...
Azterketa teknikoaren ondoren, Udalak zehaztu du, batetik, zein proposamen diren bozketa fasera pasatuko direnak eta, bestetik, prozesuaren baldintzak betetzen ez dituzten proposamenen zerrenda egin du: guztiei eman zaie erantzuna, ezezkoen kasuan arrazoia adieraziz.
Guztira 123 proposamen pasa dira bozketa fasera: urriaren 13an hasiko da bozka emateko epea, urriak 26 bitarte.
Erabili bilaketa tresnak proposamenak lurraldearen eta gaiaren arabera sailkatuta aurkitu ahal izateko.
Herritarren partaidetza eta asoziazionismoa
Partaidetza