Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
BANNER LATERAL INIKA
Banner lateral - PROYECTO EDUCATIVO DE CENTRO (PEC/EHP)
Introducción 0-7 años
0-7 Urte
0-7 urte arteko eskoletan, nortasunaren garapen orekatua bultzatzen da, soinu eta mugimenduen bidez irakasle eta beste ikasleekiko interakzioa sustatuz.
Ikaslea bere buruaz jabetuko da, bere barnean eta inguruan dituen pertsonekin eta gauzekin orekan bizi dela ohartuta.
6 urtetik aurrera, dantza edo musika ibilbidea aukeratu daiteke.
0-7 urte arteko eskolak eskaintza hiriko auzoetan dauden egoitzetan eskaintzen dira.
- MUSIKA HEZKUNTZA GOIZTIARRA (0-2 urte)
-
Musika saioetan, guraso edo familiako baten partaidetza beharrezkoa da. Haurtxo bakoitza nagusi baten ardurapean egonik.
HELBURUAK Garapen holistikoa du helburu( emozionala, fisikoa, kognitiboa eta soziala) horretarako musikaz baliatuz.
Musika Helburu, eduki musikalak landuz eta Musika Bide, garapen pertsonala helburu izanik.
METODOLOGIA Praktikoa da. Haurtxoek modu aktiboan hartzen dute parte.
Bizipena da ardatza
- MUSIKA ETA MUGIMENDUA (3-5 urte)
-
HELBURUAK Haurraren garapen integrala, musika bizituz, sentituz, gozatuz, hausnartuz, partekatuz...
METODOLOGIA Aktiboa, bizipena ardatz izanik
- MUSIKA TAILERRA (6-7 urte)
-
HELBURUAK Alderdi kognitiboaren heldutasun maila kontutan izanik, eduki eta ahalmenak sakontzea
Kontaktu orientazioaren bidez instrumentuak ezagutzea
METODOLOGIA Aktiboa, bizipena ardatz izanik