Hertzio zientzialari eta ikertzaile famatua da, eta laborategi bereko zientzialaria den bere Dezibelia maitearekin ezkondu nahi du. Ezkontzeko eskatzeko, ordenagailu ultramoderno bat egingo du, eta ordenagailu horrekin Dezibeliarentzako melodia berezi bat konposatuko du. Baina... erakustaldiaren egunean, Dezibelia haserretu egingo zaio, melodia horrek ez duelako soinuaren nolakotasunetako bat ere: altuera, intentsitatea, iraupena eta tinbrea. Esango dio ezen, melodia horrek baldintza horiek bete arte, ez duela berataz ezer ere jakin nahi. Laborategiko beste zientzialariek nolakotasun horiek azalduko dituzte, adibideekin. Azalpen horiei esker, Hertziok lortuko du bere ordenagailuan beharrezko datuak sartzea, eta azkenik ordenagailutik partitura bat irtengo da, eta harekin Dezibelliari ezkontzeko eskatzen saiatuko da berriro.
Donostia.eus atariak cookieak erabiltzen ditu, eduki pertsonalizatuak erakusteko, joerak aztertzeko eta erabiltzaileen mugimenduen jarraipena egiteko. Onartu cookie guztiak gure webgunean ahalik eta esperientziarik onena izateko, edo administratu zure lehentasunak.
Kontsultatu cookie-politika