Plan Orokorra
Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) Donostiako lurraldea antolatzeko eta planifikatzeko tresna nagusia da.
2021ean, herritarren partaidetza-prozesu bat abiatu zen HAPOaren berrikuspena definitzen hasteko.

Aurrerakina
Plan Orokorraren Aurrerakinak oinarriak ezartzeko balio behar du, eta oinarri horiek, legezko eta partaidetzazko prozesuen ondoren, Donostiako hirigintza-arau bihurtuko dira.
Aurrerapen honetan honako gai hauek nabarmentzen dira:
- etxebizitza eskuragarria
- jarduera ekonomikoen dibertsifikazioa
- mugikortasun-azpiegiturak hobetzea
- eta ingurumenaren babesa
Gainera, herritarren parte-hartzea lehenesten da, planak herritarren beharrak islatzen dituela ziurtatzeko.
Gaiaren arabera
Donostiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) Aurrerakina hiriaren etorkizuneko hiri- eta lurralde-garapena gidatzen duen funtsezko dokumentua da.
Dokumentu hau hainbat gai-arlotan egituratuta dago, hiriaren erronkei heltzeko eta epe luzerako garapena bideratzeko.
Plan Orokorraren diagnostikoa: jarduera ekonomikoak
Jarduera ekonomikoen dibertsifikazioa, konplexutasuna eta areagotzea
Plan Orokorraren berrikuspenak erantzun behar dion egoera sozioekonomikoa indarrean dagoen planak aurrean zuen egoeratik oso ezberdina da. Ekonomia-errealitatea hibridoa da, aldaketa etengabean dago, eta, hirigintzaren ikuspegitik, jarduera ekonomikorako espazioaren kontzeptua birdefinitzera darama.
Gaur egun indarrean dagoen Plan Orokorraren proposamenetik abiatuta, jardueretarako espazio berriak eraikita dagoen hiritik sortzen dira: bizitegi-proiektuetatik bertatik, lehendik dauden jarduera-eremu eta espazioetatik, bai eta egun komunikazio-azpiegiturek okupatzen dituzten lurzoruetatik ere.
Plan Orokorraren aurrerakina: ekipamenduak
Donostia modu orekatuan eta osotasunean ekipatzea.
Ekipamenduak (kiroldegiak, kultura-etxeak, osasun zentroak eta ikastetxeak) herritarrei funtsezko zerbitzuak ematen dizkieten elementuak dira, eta horregatik dira hain garrantzitsuak beren banaketa eta kokapen egokia.
Ekipamenduek, gainera, hiri-bilbea erakargarri egiten eta dinamizatzen dute, eta, beraz, haien hiri-balioa beren eginkizunak betetzetik haratago doa.
Donostiako ekipamenduen zuzkidura-maila oso handia da, nahiz eta badiren gabezia puntual batzuk. Plan Orokorraren berrikuspenak ekipamenduen kalitatea eta kantitatea mantendu eta handitu behar du, erreferentziako ekipamenduak nahita kokatuz eta ekipamenduak inguruko espazio libreekin lotuz.
Plan Orokorraren aurrerakina: azpiegitura berdeak
Donostiarako proiektu berdea.
Donostia Kontxako badiaren, Igeldo, Urgull eta Ulia mendien eta Urumea ibaiaren ibarraren inguruan egituratzen da.
Historikoki, hiria hiru korridore lauetan zehar garatu da, eta mendi-magal eta muino batzuk okupatuta osatu da, izaera geografiko dualeko hiria sortuz: ibai-hiria eta muino-hiria.
Donostiaren kokapen abantailatsuak paisaia- eta hiri-kalitatea ematen dizkio, eta hurbileko ingurune naturalarekin harremanetan dagoen hiri bihurtzen du.
Plan Orokorraren berrikuspenak kalitate hori bermatu behar du, eskala ezberdineko sare baten bidez:
- lurralde-parkeak eta haien jarraikortasuna hirian,
- hiri-parkeak,
- hurbileko espazio libreen sarea
- eta haien guztien arteko loturak.
Plan Orokorraren Aurrerakina: mugikortasuna
Hiri- eta lurralde-mugikortasunerako azpiegiturak antolatzea.
Azpiegiturek oinarrizko eginkizuna betetzen dute Euskal Herriko antolamenduan. Donostiaren kasuan, garraio-azpiegitura batzuek hiri-jarraitutasuna baldintzatzen dute hiriko zenbait tokitan.
Plan Orokorraren berrikuspena hiri eta lurralde mailako azpiegitura horiek birpentsatzeko aukera da,
- bideen egitura berrantolatuz,
- hiri-ehunaren kohesio handiagoa ahalbidetuz,
- mugikortasun osasungarria lehenetsiz
- eta tren geltokien inguruan zentralitate-eremuak sustatuz.
Plan Orokorraren Diagnostikoa: ondarea
Ondarea eta paisaia Plan Orokorraren antolamendu berrian txertatzea.
Donostian dagoen ondarea aberatsa eta era askotarikoa da, ez da soilik mugatzen garrantzizko eraikin edo elementu multzo batera. Ondarea nortasun eta berezitasun gisa ulertu behar da, etorkizuneko belaunaldiei gorde behar zaiena.
Pieza indibidual eta barreiatu gutxi batzuen testuingurutik kanpoko kontserbazioaren aurrean, Plan Orokorraren berrikuspenak kontuan hartuko ditu hiriko ondasunak, multzoak eta giroak, bai eta paisaiak sortzen duen “atzealde berdea” ere.
Plan Orokorraren Aurrerakina: zeharkako gaiak
Hiri-garapenak euskararen osasunean duen eragina
HAPOak eragin zuzena du zuzenean arautzen edo antolatzen ez dituen hainbat gaietan ere.
Hirigintza ez da neutroa, eta genero-ikuspegiak hiri-garapen ereduek sortzen edo betikotzen dituzten desorekak identifikatzen laguntzen du, emakume eta gizonen arteko desoreka dagokionez batez ere.
Euskal Herriko testuinguruan, gainera, hiri-garapenak euskararen osasunean duen eragina ere aintzat hartu behar da.
Hori dela eta, gai honek ez du berariazko laburpenik; orrialde honetan eskuragarri dago, edonola ere, HAPOaren Aurrerakineko zeharkako gaien atala.
Hirigintza inklusiboa
Webgune honetan argitaratzen dira HAPOren aurrerapenean genero-ikuspegia txertatzeko egindako lanak.
Genero-ikuspegia HAPOren aurrerapenean txertatzeko egindako lana
Genero-ikuspegia HAPOren aurrerapenean txertatzeko eta hirigintza inklusiboa bermatzeko egindako lana
Horretarako, genero-ikuspegitik, egoera soziodemografikoaren, ereduaren, ibilbideen eta udalerriko zuzkiduren azterketa-diagnostikoa egiten du, eta proposamen bat egiten du.
Parte-hartze espezifikoaren memoria
Dokumentuak genero-ikuspegia HAPOren aurrerapenean txertatzekoparte-hartze prozesua deskribatzen du, lortutako emaitzak eta ekarpenak biltzen ditu eta dagokion ebaluazioa egiten du.
HAPOren aldez aurreko ebaluazioa
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako Legean ezarritakoa oinarri hartuta, HAPOren aurrerapenarekin etorkizuneko HAPOren Genero Eraginaren Aurretiazko Ebaluazio Txostenaren zirriborroa idatzi da.
Plan Orokorraren Aurrerakina: Etxebizitzak
Etxebizitza proiektua behar bezala dimentsionatzea
Plan Orokorraren berrikuspenak bere egiten ditu Donostiako herritar guztiek etxebizitza eskuratzeko duten eskubidearen bermeari buruzko printzipioak, eta baita hiriaren hazkunde-ereduari buruzko jasangarritasun-printzipioa ere.
Hala, hazkunde trinko eta orekatuko eredu bat proposatzen du, lurzoru-azalera txikiagoa okupatuko duena etorkizuneko etxebizitza-beharrei erantzun ahal izateko tipologia guztietan.
Bizitegi-plangintzako hainbat unitate berri proposatzen dira, ia denak hiri-lurzoruan, eta baita hiri finkatuan etxebizitza babestuak lortzeko estrategia bat ere.
Auzoz auzo
Donostiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) Aurrerakinak auzo-aniztasuna du ezaugarri, eta bakoitzak bere nortasuna eta hiri-egitura ditu.
HAPOren Aurrerakinak hainbat esku-hartze eta hobekuntza proposatzen ditu
- hiriaren hazkunde orekatua, iraunkorra eta kohesionatua bermatzeko
- biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko
- gizarte-kohesioa sustatzeko
- eta ingurumenarekiko errespetua sustatzeko
HAPOren aurrerakina auzoka: Erdialdea
Erdiguneko auzoak esaten diegu hiriaren bihotz historikoak eta bere hegoaldeko zabalguneek osatzen duten hiri kontsolidatuari; hirigintzaren ikuspegitik, Erdigunea eta Amaraberri auzoak dira, hiriaren jarduera-eremu nagusia osatzen dutenak.
Partaidetzarako lurralde eremuak kontuan hartuz gero, iparraldetik hegoaldera, honako auzoez ari gara zehazki:
- Parte zaharra,
- Erdialdea,
- Amara,
- Morlans
- eta Amaraberri.
HAPOren aurrerakina auzoka: Ekialdeko Barrutia
Eremu geografiko honek hiriko barruti ofizial bakarrarekin egiten du bat, Ekialdeko barrutiarekin, hain zuzen. Barrutiak Altza, Intxaurrondo eta Mirakruz-Bidebieta auzoak biltzen ditu; gabezia gehien dituzten auzoak dira, HAPO berriaren diagnosiaren arabera.
Horregatik, Aurrerakinak berak ere azpimarra berezia jartzen du auzootan, eta hala egiten du parte hartze prozesu honek ere.
HAPOren aurrerakina auzoka: Igeldo eta Zubieta
Igeldok eta Zubietak herri izaera berezia dute, eta Igeldo bera toki entitate txiki moduan egituratuko da laster.
HAPO berriak ez du garapen berezirik proposatzen eremuotan, eta, gainera, indarrean dagoen HAPOan urbanizagarri diren hainbat eremu sailkapenetik kentzea proposatzen du Zubietan. Lur ez urbanizagarriari eta ingurune naturalari dagokion atala da, seguruenik, bi eremuontzat garrantzitsuena.
HAPOren aurrerakina auzoka: Ipar-ekialdea
Ipar-ekialdeko auzoak Erdialdearen alboko auzoak dira, Urumearen beste aldean kokatutakoak, hain zuzen. Ezaugarri eta nortasun ezberdineko hiru auzori buruz ari gara:
- erdialdearekin batera hiriko jarduera-eremu nagusi den Gros,
- nortasun handiko Egia auzo bizia
- eta dentsitate ertain-baxuko bizitoki-eremu gisa espezializatu den Ategorrieta-Ulia.
HAPOren aurrerakina auzoka: mendebaldea
Mendebaldeko auzoak izenaren pean bildu ditugu Erdialdearen mendebaldera kokatzen diren auzoak, nola ibai-hiriko mendebaldeko korridorekoak hala alboetako muinoetakoak.
Antigua historikoarekin batera, hiriaren garapen garaikidean bereziki hazi diren auzoei buruz ari gara, alegia,
- Añorga,
- Aiete,
- Ibaeta,
- Miramon-Zorroaga
- eta Antigua bera.
HAPO berriaren aurrerakinak mendebaldeko korridorearen garapenean sakontzea aurreikusten du.
HAPOren aurrerakina auzoka: Urumea hegoaldea
Urumea hegoaldea esaten diogu Urumea ibaiaren ardatzean sortzen ari den hiri-jarraitasun berriari, alegia, Loiolako Erriberan hasi eta Astigarragako muga arteko auzoen segidari.
Auzoak honako hauek dira:
- Erribera bera (ofizialki Amaraberrin kokatzen bada ere,),
- Loiola,
- Txomiñenea
- eta Martutene.
HAPOaren aurrerakinak garapen handia aurreikusten du bertan.