Jaietako eraso sexisten aurkako prebentzio eta arreta kanpaina

Berdintasun Bulegoak ‘Festetan ere aske! Indarkeria sexistarik ez!’ kanpaina jartzen du abian ekainetik irailera bitartean, jai-giroko eraso matxistak prebenitzeko eta informazioa zein arreta eskaintzeko. Ekimena hiriko ospakizun nagusietara nahiz auzoetako jaietara iristen da.

Euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez prestatzen ditu material batzuk Udalak, eta kolektibo hauei banatzen dizkie:

  • gazteak
  • ostalaritzako profesionalak
  • herritar soilak
Material horietan jasotzen dira: eraso sexistak eta sexualak identifikatzeko jarraibideak, horrelako egoeretan nola jokatu jakiteko informazioa eta eskura dauden arreta-baliabideak.

2026ko Puntu Moreen egunak, ordutegiak eta kokapenak

Langile espezializatuek ematen dute zerbitzua puntu horietan, eta informazioa, sentsibilizazioa eta arreta eskaintzen dute. Orientazioa ematen zaie erasoa jasan edo ikusi duten pertsonei.

Orain arte jende gehien biltzen zuten ospakizunetan egoten ziren Puntu Moreak. Aurten, ordea, hiriko jai herrikoi gehiagotan egongo dira, auzoetako jaietara ere hurbiltzeko prebentzio-mezuak eta baliabideak.
JAIAK
EGUNAK
ORDUTEGIAK
KOKALEKUA
San Joan (Antigua)
Ekainak 20, larunbata

20:00 – 00:00 

(4 ordu)

Mikel Laboa plaza

San Joan
Ekainak 23, asteartea

20:00 – 00:00 

(4 ordu)

Zurriolako zubiaren ondoan

Intxaur Jaiak
Ekainak 26, ostirala

22:00 – 02:00 

(4 ordu)

Sagastieder plaza

San Martzial (Altza)
Ekainak 27, larunbata

20:00 – 00:00 

(4 ordu)

San Martzial plaza

Karmengo jaiak (Añorga)
Uztailak 11, larunbata

20:00 – 00:00 

(4 ordu)

Harrobi plaza (frontoi ondoan)

Karmengo jaiak
Uztailak 18, larunbata

00:00 – 04:00 

(4 ordu)

Boulevardeko kioskoa

Zipotz jaiak
Uztailak 18, larunbata

20:00 – 00:00 

(4 ordu)

Katalunia plaza

Amara Zaharreko jaiak
Uztailak 30, asteazkena

20:00 – 00:00 

(4 ordu)

Easo plaza

Jazzaldia
Uztailak 22, 23, 24 eta 25a
(asteazkena, osteguna, ostirala eta larunbata)

20:00 – 00:00 

(4 ordu egunean)

Zurriolako zubiaren ondoan

Aste Nagusia
Abuztuaren 8tik 15era

11:00 – 15:00

20:00 – 04:00

(12 ordu egunean)

Boulevardeko kioskoa

Intxaurrondo Zaharreko jaiak
Irailak 12, ostirala

20:00 – 00:00 

(4 ordu)

Letaman gaztetxearen ondoan

Euskal Jaiak
Estropadetako finala
Irailak 13, igandea

11:00 – 15:00

(4 ordu)

Boulevardeko kioskoa

Porrontxoko jaiak
Irailak 18, 19 eta 20
(ostirala, laraunbata eta igandea)

20:00 – 00:00 

(4 ordu egunean)

Plaza Haundi ondoan

Arriaga Serafinak (Altza)
Irailak 26, larunbata

20:00 – 00:00 

(4 ordu)

Harrobieta plaza

Amara Berriko jaiak
Urriak 9, ostirala

20:00 – 00:00 

(4 ordu)

Zehazteke

Martuteneko jaiak
Urriak 10, larunbata

20:00 – 00:00 

(4 ordu)

Zehazteke

San Tomas eguna
Abenduak 21, astelehena

11:00 – 15:00

(4 ordu)

Boulevardeko kioskoa

Ostalaritza

Kanpainak honek sektoreko profesionalentzako prestakuntza ere jasotzen du, ikuspegi zabal batetik. Izan ere, LGTBIQ+fobiarekin, arrazakeriarekin, dibertsitate funtzionalagatiko diskriminazioarekin eta beste indarkeria eta bazterketa mota batzuekin lotutako egoerak ere jorratzen dira.

Berdintasun Sailak koordinatzen du ekimen hau auzoetako jai-batzordeekin, Donostia Festakekin, Jazzaldiarekin, Udaltzaingoarekin eta Udalaren beste zerbitzu batzuekin elkarlanean.

Erlazionatutako dokumentuak