Eskatu profesionalentzako eta enpresentzako baimena

5 ibilgailu baino gutxiago baimentzeko izapidera sartu
5 ibilgailu edo gehiago baimentzeko izapidera sartu

Intereseko informazioa

Enpresa txikientzako eta profesionalentzako baimena

Ingurumen-bereizgarririk gabeko 5 ibilgailu baino gutxiago inskribatu behar dituztenek, Isuri Gutxiko Eremura (IGE) Sarbidea izapidea erabili beharko dute.

Baimena kasu hauetan eskatu ahal izango duzu: 

IGEan kokatutako jarduera ekonomikoen titularren ibilgailu mistoak edo industrialak. 

IGEan kokatutako pertsona/enpresa batek eskatutako unean uneko zerbitzu bat emateko IGEra sartu behar baduzu, sarrera bakoitzerako baimena eskatu beharko duzu.

Itsasoko jarduerekin lotutako enpresa bat baduzu eta material handia garraiatzeko IGEra sartu behar baduzu. 

  • Zerbitzu ekonomikoak: Garraioa, energia, komunikazioak, posta-zerbitzuak... 
  • Gizarte-zerbitzuak 
  • Zerbitzu publikoak: Polizia, osasuna... 
  • IGEko pertsonek, enpresek edo erakundeek oro har eskatu ditzaketen zerbitzuak emateko ibilgailuak: 
  • salgaiak banatzea edo jasotzea, 
  • osasunarekin lotutako lanak, 
  • mantentze edo konponketa lanak, 
  • segurtasun pribatua. 

IGEan kokatutako Autoeskolen gidatze-praktiketarako ibilgailuak. 

Tailerrak berak eskatu beharko du bertara joaten diren ibilgailu bakoitzarentzako baimena.

Bide publikoa erabiltzeko edo okupatzeko udal-baimena duten ibilgailuak, baita IGEra sartzeko beste Administrazio Publiko batek -bere eskumen-eremuan- emandako baimena dutenak ere. 

Justifikatutako larrialdi batengatik Isuri Gutxiko Eremura (IGE) sartu diren eta aurretik baimena eskatu ezin izan duten ibilgailuentzako baimen-eskaera. Izapide hau sartu eta 48 orduko epean egin behar da. 

Enpresa handientzako eta profesionalentzako baimena

Ingurumen-bereizgarririk gabeko 5 ibilgailu edo gehiago inskribatu behar dituztenek, Matrikulen kudeaketa Isuri Gutxiko Eremura (IGE) sartzeko izapidea erabili beharko dute.

Kasu honetan, matrikulen autogestioa aplikazio baten bidez egitea ahalbidetuko da​​​​​​.

Baimena kasu hauetan eskatu ahal izango duzu: 

  • Zerbitzu ekonomikoak: Garraioa, energia, komunikazioak, posta-zerbitzuak... 
  • Gizarte-zerbitzuak 
  • Zerbitzu publikoak: Polizia, osasuna... 
  • IGEko pertsonek, enpresek edo erakundeek oro har eskatu ditzaketen zerbitzuak emateko ibilgailuak: 
  • salgaiak banatzea edo jasotzea, 
  • osasunarekin lotutako lanak, 
  • mantentze edo konponketa lanak, 
  • segurtasun pribatua. 

IGEan kokatutako Autoeskolen gidatze-praktiketarako ibilgailuak. 

Ingurumen-etiketa gabeko eta tailerrera sartu behar duten ibilgailuen matrikulen kudeaketa. 