+55

+55

Plus 55 programak hiriko eskaintzari buruzko informazioa ematen du, eta Donostiako adinekoen proposamenak ere jasotzen ditu. Gainera, eskueran jartzen ditu proposamen horiek bideratzeko, antolatzeko eta bultzatzeko behar diren baliabideak. Horren bidez, adinekoen presentzia eta parte hartzea indartu nahi dugu, ezinbestekoa iruditzen baitzaigu hori gizarte aberats, askotariko eta eraikitzaile bat sortzeko.

Hori dena kultur etxeetan antolatzen dugu, eta baita hemen bertan ere, Udalaren Musika Eskolan.

Besteak beste, hemen jartzen ditugu martxan Musikala (musikaletako koreografiak), Batukada, Zarzuela, Erritmoa Naiz eta bestelako jarduerak.

 

INFORMAZIO GEHIAGO

 

Ordutegia

Astelehena, astezkena eta ostirala: 10:00 - 14:00

 

Ekintzak

 

Besteak

  • Hitzaldiak
  • Auzoko adinekoen elkarteekiko harremana