Breadcrumb
FAQS - Musika Denentzat
Ohiko galderak - Musika Denentzat
Izen-ematea
- Nire anai-arrebaren bat edo beste senitartekoren bat matrikulatuta badago, lehentasuna al dut sartzeko?
-
Ez. Pertsonak banan-banan hartzen ditugu, familia kontuan hartu gabe. Anai-arreba bizkiak dira horretarako kontuan hartzen ditugun senitarteko bakarrak.
- Nola jakin dezaket zenbat plaza huts dauden ikasi nahi dudan espezialitatean?
-
Izena emateko garaian, guk ere ez dakigu zenbat plaza huts dauden espezialitate bakoitzean. Zozketaren egunerako, bai, badakigu zenbat dauden.
- Lantegiko ikaslea banaiz, ba al dut lehentasuna nahi dudan instrumentua aukeratzeko?
-
Ez dizugu bermatzen plaza bat izango duzunik eskatutako instrumentu nagusian, baina gainerako instrumentuetan dauden plaza hutsen artean bai, aukeratu ahal izango duzu.
Zozketa egin eta gero
- Nola esleitzen dira plazak?
-
Izena ematean, pertsona bakoitzari zenbaki bat esleitzen zaio, zozketa bakar batean parte hartzeko. Zozketan ateratako zenbakiaren hurrenkeraren arabera esleitzen dira plazak. Donostian erroldatutakoek lehentasuna dute, bai eta aurreko ikastaroko I. MAILA egin dutenek ere.
- Zozketa egin eta gero… nola dakit niri plaza esleitu zaidan ala ez?
-
Zozketa egin ondoren, zerrenda orokor bat egiten da eta han aditzera ematen da izangai bakoitza ONARTUTA edo ITXARON ZERRENDAN dagoen.
- Zozketa eginda, zerrendan ONARTUTA nagoela agertzen bada… zer egin behar dut?
-
Mezu elektroniko bat bidaliko dizugu, ERABILTZAILE batekin eta PASAHITZ batekin, INIKA aplikazioaren bidez matrikula egin dezazun. Aplikazio horretan, ordutegia aukeratu ahal izango duzu, eskainitakoen artean, bai eta eskatutako informazioa igo ere.
- Zer informazio eskatuko didate?
-
NANren fotokopia edo familia-liburuan ikaslea ageri den orriarena.
Bankuko datuak: 20 digitu eta IBAN zk.
Familia ugariaren liburuaren fotokopia, hala badagokio.
Galdera orokorrak
- Zenbat urteko ikasleek eman dezakete izena Eskolan?
-
Hiru urte edo gehiago dituztenek; handik gora, ez dago inolako adin-mugarik.
- Zenbat urte izan behar dituen, gutxienez, ikasle batek instrumentu bat ikasten hasteko?
-
Zortzi urte edo gehiago.
- Uzten al die Eskolak instrumenturik ikasleei?
-
Eskolak EZ die instrumenturik uzten ikasleei, instrumentu minoritarioen kasuan eta beste kasu berezietan izan ezik.
Gitarra Elektrikoa
- Beharrezkoa al da instrumentua erostea?
-
Bai.
- Beharrezkoa al da anplifikadorea erostea?
-
Bai. Gitarra elektrikoak ateratzen duen soinurako anplifikadorea gitarra bezain erabakigarria da.
- Gitarra elektrikoa, entzungailuekin jo daiteke?
-
Bai. Kontu handiz ibili behar da bolumenarekin, egokia izan dadin.
- Zer material osagarri gomendatzen da?
-
-Aurrez grabatutako musika entzuteko sistema bat, hark lagunduta instrumentua jotzeko (pendriverako sarrera duen musika-erreproduzigailu bat izan daiteke, edo ordenagailu, telefono nahiz tableta bat bozgorailu bati lotua, edo…
-Afinagailu bat (telefono mugikorrerako aplikazio bat ere erabili daiteke horren ordez).
-Metronomo bat (telefono mugikorrerako aplikazio bat ere erabili daiteke horren ordez).
-Atril bat.
-Gitarrarako euskarri bat (gitarra eskura eduki ahal izateko etxean).
-Zubito bat (schubb motakoa)
–Ziak eta ziak eramatekoak.
Gitarra
- Zenbat balio du gitarrak?
-
Hasteko gitarra erraz batek 130-140 €inguru balio du, zorroa barne.
- Erabil daiteke etxean dugun gitarra zaharra?
-
Zer baldintzatan dagoen arabera. Gitarra ikusi eta gauza bakoitza bere lekuan dagoela ziurtatu behar dugu. Ezer falta ez bazaio, findu egin daiteke eta ez badu kalte handirik, erabili ahal izango da.