Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Donostiako Hiri Basoa Deskubritzen
- Artea
- Astigar arrunta
- Astigar japoniarra
- Astigar zuria
- Erramua
- Ezki hostozabala
- Ginkgoa
- Hagina
- Haritza
- Indigaztaina
- Lawson altzifrea
- Libanoko zedroa
- Likidanbarra
- Magnolia
- Magnolia soulangeana txuria
- Mendebaldeko platanoa
- Metasekuoia
- Pago morea
- Pago negartia
- Parrotia
- Sekuoia erraldoia
- Sekuoia gorria
- Tuliperoa
- Urki beltza
- Urkia
- Yedon gereziondoa
- Zingira altzifrea
- Zumarra
Ginkgo biloba
Cristina Enea
Cristina Eneako goiko zelaiaren muturretako bat apaintzen duen Ginkgo bikaina ehun urte bete dituen zuhaitza da. Lorategia sortzen hasi zenean landatu zuten, Pierre Ducasse lorezain paisajistaren jarraibideen arabera. Lorategiaren diseinatzailea izan zen 1864an. Donostiara iritsi zen lehen ginkgoa da, inork gutxik ezagutzen zuen espezie exotiko urria, hirira Bailen eta Ducasse dukeen espiritu ilustratuak ekarritakoa.
Ginkgo berezi hori zuhaitz handia da, enborraren zirkunferentzia ia lau metrokoa da, eta adaburuak 15 metrotik gorako diametroa du; egoera onean dago, inoiz bere hazkunde naturala aldatu zuten inausketak jasan zituen arren, egitura orekatua du.
Banaketa
Ginkgoa benetako erlikia biologikoa da, fosil biziduna, duela 290 milioi urte Permiarrean egon zena. Ginkgoaceae familian, bizirik jarraitzen duen espezie bakarra da.
Ginkgoaren jatorria Txinan dago, non fosil paleozoikoak aurkitu diren; orain dela gutxi, Txina erdialdeko bi eremutan ere topatu dira, non egungo espezieak bizirik irautea lortu duen. Txinako monjeek antzinatik landatzen dute, gutxienez XI. mendetik, eta tenplu eta jauregiei lotuta egon ohi da, Txinan eta Japonian zuhaitz sakratutzat jotzen dutelako. Europan 1700. urtean sartu zen.
Deskribapena
Zuhaitz handia da, 40 metroko altuerara irits daiteke, eta enborraren zirkunferentzia 8 metrorainokoa izan daiteke. Zuhaitza gaztea denean, adakera enbor nagusiaren inguruan banatuta dago era orekatuan, eite piramidala nabarmenduz. Heldu ahala, adaburuak globo itxura hartzen du. Hostoak oso bereziak dira, bi belarri-lobuluren itxura dute; hortik datorkio “biloba” epitetoa; kimatzean kolore berde argia hartzen dute, gero, berde ilunago batera iristeko; udazkenean, aldiz, erori aurretik –zuhaitz hostogalkorra delako– urrezko hori koloreei esker, benetako ikuskizun bihurtzen dira.
Erabilerak
Zura, hori kolorekoa, ez da oso preziatua, hauskorra baita; hala ere, apaindura balio handikoa da, bere edertasunagatik eta hiri-inguruneekiko erresistentziagatik, batez ere kutsadura eta izurriteak kontuan hartuta. Halaber, oso antzinatik landatzen da, hostoak sendagarri moduan erabiltzeko, helburu farmakologikoekin.
Ekologia
Zuhaitz monoikoa da, hau da, ale batzuk arrak dira, eta beste batzuk emeak. Emeek usain txarreko fruituak ematen dituzte, lurrera erortzean heltzen direnak; horregatik, ez dira lorategi publikoetan erabiltzen, arrak nahiago izaten dira. Txinerazko izenak "abrikot horia" esan nahi du, fruituari erreferentzia eginez.
Jatorria
Ekialdekoa/Asiakoa
LOGO NEXT ARBOLES