Liriodendron tulipifera

Virginiako tuliperoa
Magnoliaceae
( Liriodendron tulipifera )
Zein parketan dagoen:

Cristina Enea

Banaketa

Ipar Amerikako ekialdeko kostaldekoa da, Kanadako hegoaldetik Floridako iparralderaino hedatua, mendebaldean Mississippi muga duela; AEBetako jatorrizko zuhaitzik handienetako eta ederrenetako bat da.

Deskribapena

Izena grezierazko “lirio” eta “dendro” hitzetatik dator eta "lilien zuhaitza" esan nahi du, tulipa txikien antza duten lore hori handiak (oinarrian laranja kolorekoak) dituelako.

Tuliperoa 50 metroko altuera izatera irits badaiteke ere, ohiko altuera 18-26 metro bitartekoa izaten da, eta enborraren diametroa 2,5 metrokoa. Adaburuaren ohiko forma konikoa da. Enborrek zutabeak dirudite, altuak eta lirainak direlako; adarrak simetrikoki hazten dira, eta silueta osoa, nahiz eta apur bat serioa izan, zalantzarik gabe, oso dotorea da. Hostoak oso bitxiak dira, lau lobulu dituzte, eta gainazal distiratsuei esker, hostotzak dirdira egiten du. Fruituak pinaburu edo kono bat osatzen duten samarak dira; denbora luzez geratzen dira dute zuhaitzean, haziek urtebete behar baitute heltzeko.

Erabilerak

Zura dela eta zuhaitz preziatua da; izan ere, handia izateaz gain, azkar hazten da eta enborrak ia ez du adarrik eta adabegirik.

AEBetako ekialdean, erleentzako landareetako bat da, ezti gorrixka iluna, fuertea ematen duena.

Oso erabilia izan da, zur merkea, lantzeko erraza eta egonkorra delako. Organoak egiteko aukeratzen den materiala da, akabera fina eta distiratsua duelako. Munduko leku askotan itzal-zuhaitz gisa ere erabili izan da.

Ekologia

Lurzoru sakona, aberatsa eta heze samarra nahiago du. Ohikoa da bakarka haztea. Sustrai mamitsuak ditu. Hazkundea benetan azkarra da. Hala ere, urte askoko zuhaitza da eta zur indartsua du.

Jatorria

Ipar Amerika

LOGO NEXT ARBOLES