Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Donostiako Hiri Basoa Deskubritzen
- Artea
- Astigar arrunta
- Astigar japoniarra
- Astigar zuria
- Erramua
- Ezki hostozabala
- Ginkgoa
- Hagina
- Haritza
- Indigaztaina
- Lawson altzifrea
- Libanoko zedroa
- Likidanbarra
- Magnolia
- Magnolia soulangeana txuria
- Mendebaldeko platanoa
- Metasekuoia
- Pago morea
- Pago negartia
- Parrotia
- Sekuoia erraldoia
- Sekuoia gorria
- Tuliperoa
- Urki beltza
- Urkia
- Yedon gereziondoa
- Zingira altzifrea
- Zumarra
Fagus sylvatica ‘Pendula’
Banaketa
Pago negartia pago arruntaren barietatea da, 1836. urtean edo Ingalaterrako haztegi batean landua. Pago arrunten ezaugarri nagusiak ditu, batez ere udazkeneko koloreei dagokienez.
Deskribapena
Tamaina ertain edo handiko zuhaitza da, 25 metroraino irits daiteke eta zabalera altuera baino handiagoa izateko joera du. Adaburu handientsua du, eta bihurdikatutako eta zintzilikatutako adar horizontal handiak, zuhaitzari edertasun organiko paregabea ematen diotenak.
Bi itxura mota topa ditzakegu: batetik, iturri itxurakoa, erdiko enbor tente bakarra, goiko aldean makurtzen dena; adar nagusiak horizontalean kanporantz zabaltzen dira, bat-batean beherantz erori aurretik, batzuetan lurrera iristen dira; bestetik, adaburu zabalekoak izan daitezke, ur-jauzi itxurakoak, non adar nagusiak hedatuta eta alboko adarrak zintzilik dauden. Adarrak lurrera irits daitezke eta sustrai berriak botatzen has ditzakete. Hostoak kolore berde bizikoak eta distiratsuak dira, udazkenean urre brontze kolorea hartzen dute, pago arrunt ikusgarrien hostoek bezala. Loreak txikiak dira eta fruituak –pagaziak– izugarri gustatzen zaizkio hegazti alejale askori.
Erabilerak
Pago negartia zuhaitz apaingarri ikusgarria da, oso interesgarria urtaro guztietan: udaberrian, kimu berde argiak botatzen dituenean; udan, adaburu irregular eta organiko oso iradokitzailea duenean; udazkenean, pagoen berezko udazken koloreak hartzen dituenean; eta neguan, animalia erraldoi baten hezurdura gogorarazten duen adaburuaren egitura hostorik gabe geratzen denean.
Cristina Enean pago arruntaren beste barietate batzuk ere ikus ditzakegu, hala nola Fagus sylvatica ا«Purpurea» (ardo gorriaren koloreko hostoak dituena); Fagus sylvatica ا«Atropurpurea» (hosto ia beltzak), Fagus sylvatica «Dawyck» (zutabe eitea duena); eta Fagus sylvatica «Tricolor» (brontze koloreko hostoak, azpildura zuri eta arrosez beteak). Guztiek itxura oso ederra hartzen dute udazkenean.
Ekologia
Arazorik gabe hazten da lur gehienetan, ondo drainatuta badaude eta urez beteta ez badaude; leku gehienak onartzen ditu, toki irekiak eta kostaldekoak izan ezik. Leku oso eguzkitsuak edo itzal partziala nahiago dituzte.
LOGO NEXT ARBOLES