Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Donostiako Hiri Basoa Deskubritzen
- Artea
- Astigar arrunta
- Astigar japoniarra
- Astigar zuria
- Erramua
- Ezki hostozabala
- Ginkgoa
- Hagina
- Haritza
- Indigaztaina
- Lawson altzifrea
- Libanoko zedroa
- Likidanbarra
- Magnolia
- Magnolia soulangeana txuria
- Mendebaldeko platanoa
- Metasekuoia
- Pago morea
- Pago negartia
- Parrotia
- Sekuoia erraldoia
- Sekuoia gorria
- Tuliperoa
- Urki beltza
- Urkia
- Yedon gereziondoa
- Zingira altzifrea
- Zumarra
Metasequoia glyptostroboides
Banaketa
Txinako erdialdeko barnealde menditsuan du jatorria, eta muinoetan, behe-hegal hezeetan, mendietako ibai eta erreken lautada alubialetan eta hezeguneetan baino ez da biziraun.
Metasequoia generoko espezie bakarra da, Paleozeno eta Eozenoko Maximo Termikoan Ipar Hemisferio osoan zehar hedatuta zeuden eta Metasequoiako baso zabalak osatzen zituzten hiru espezie desagertu ezagutzen diren arren. Metasequoia glyptostroboides bera duela 2 milioi urte edo gehiago desagertu zela uste zen, 1944an, zuhaitz ezezagunen multzo txiki bat topatu eta espezie berri gisa identifikatu zen arte. 1946an, Europan eta munduko beste eskualde epel batzuetan sartu zen, zuhaitz apaingarri gisa. 1956an, Espainiara iritsi zen, Kantabriara. Gaur egun, galtzeko zorian dago.
Deskribapena
Azkar hazten den zuhaitza da; enbor zuzena, oinarrian adarkatua du, adaburuari piramide itxura argitsua ematen diona. Ostiko zabalak sortzen ditu enborraren behealdean. 45 metro edo gehiagoko altuera izan dezake. Zuhaitz gazteen azala leuna eta grisaxka da, gero marroi gorrizta bihurtzen da, eta paper-zerrenda luzetan kentzen da. Hostoak orratz samurrak, erorkorrak eta lautuak dira, kontrako posizioan egokituak. Taxodium distichumek bezala, udazkenean galtzen ditu hostoak, laranja oxidatu kolore erakargarria hartu eta gero.
Erraz nahasten da Taxodium distichum espeziearekin –hostoak galtzen dituen beste konifero bat–, bien hostoak eta zuhaitzaren egitura antzekoak direlako; metasekuoiak bezala, ostiko zabalak garatzen ditu enborraren behealdean. Bestalde, hostoen antolaketari erreparatuz gero, erraz bereizten dira: Taxodium distichum espezieak txandakako hostoak ditu; Metasequoia glyptostroboide-ak, aldiz, paraleloan.
Erabilerak
Zuhaitz apaingarriaren edertasuna eta dotorezia izateaz gain, metasekuoiak gurekin dagoen denbora laburrean erakutsi du eskualde epeletan erraz landa daitekeela eta azkar hazten dela (40 metro ere, 60 urte baino gutxiagotan); ondorioz, apaingarria izateaz gain, zura eskuratzeko erabiltzen hasi da. Zurak izan ditzakeen ezaugarriak oraindik ez dira ezagutzen, basoko zuhaitz bezala orain dela gutxi sartu baita eta ale heldu gutxi daude.
Ekologia
Ondo jasaten ditu tenperatura baxuak, –32ºC-raino; lur hezeak eta putzuz beteak gustuko ditu, baina urik gabeko klima idorretan sufritzen du. Bere habitata beheko mendi hegal hezeak, mendietako ibai eta erreken lautada alubialak eta hezeguneak dira.
Jatorria
Ekialdekoa/Asiakoa, Txinako erdialdekoa
LOGO NEXT ARBOLES