Quercus robur

Haritza
Fagaceae
( Quercus robur )
Zein parketan dagoen:

Cristina Enea

Zuhaitz berezia Zuhaitz Bereziak guztion ondarea dira, donostiarrok dugun aberastasun bizi handia, eta guztion artean zaindu behar ditugu, bizi garen ingurunea beren izaerarekin eta berezitasunarekin aberasten jarrai dezaten.

Cristina Eneako haritz handi hori zuhaitz berezia da: enborrak hiru metro eta erdi baino gehiagoko perimetroa du, eta adaburuak 15 metro baino gehiagoko diametroa; egoera onean dago, inoiz bere hazkunde naturala aldatu zuten inausketak jasan zituen arren, egitura orekatua du. Animalia, ornogabe, hegazti eta ugaztun txiki askoren bizilekua da; izan ere, babesa, elikatzeko lekua eta habiak egiteko lekua topatzen dituzte bertan. Azpimarratzekoa da mehatxatutako orein hegalariaren (Lucanus cervus) larbak garatzen diren lekuetako bat dela.

Banaketa

Haritza Europako erdialdean, iparraldean eta mendebaldean dago, eta Ural eta Balkanetaraino iristen da. Iberiar penintsulari dagokionez, iparraldean baino ez dago. Eskualde horietako baso hostoerorkor gehienetan nagusi da.

Deskribapena

Zuhaitz hostoerorkorra da, oso enbor sendoa du, azkar adar sendoak sortzen dituena; adaburu adarkatu handi eta irregularra osatzen du, 30-40 metro bitarteko altuera ikusgarria har dezakeena. Hostoek, berde ilunak, kolore laranjatua hartzen dute udazkenean, nahiz eta batzuetan berdea egon abenduan. Sustraien sistema oso sakona eta adartsua garatzen du. Maila freatiko altuko lur sakon eta emankorretan lortzen du bizitasun handiena.

Erabilerak

Haritz zura, gogorra eta iraunkorra, antzinatik oso preziatua da altzarigintzan eta eraikuntzan, batez ere ontzigintzan, haritza eraikuntzan erabiltzeko prest egon dadin, 150 urte behar diren arren. Erabilera ugari du: ardo upeletatik hasi eta pisuetako parketetara. Ezkurrak, ganadua elikatzeko ez ezik, ogi irina egiteko ere erabili dira. Erromatarren garaitik haritzaren azalean dagoen taninoa larrua ontzeko erabili da.

Haritzaren mitologia eta sinbolismoa arkaikoa da, druidek errituak egiten zituzten hariztietan eta haritzen adarretan hazten den mihura baloratzen zuten. Erregetzarekin ere lotuta dago: antzinako errege eta enperadore erromatarrek haritz-hostozko koroak erabiltzen zituzten.

Bizitza luzeko zuhaitz horiek 600 urte ere bizi daitezke, antzinatik ohoratzen den indarra eta noblezia irudikatzen dituzte, eta gaur egun ere haritz ospetsu batzuk errespetatzen eta babesten dira, haien azpian zeremonia eta kontzejuak ospatzen zirelako. Gernikako zuhaitza haritza da.

Ekologia

Haritzek garrantzi ekologiko handia dute, basa bizitza handiagoa hartzen baitute beste edozein zuhaitz autoktonok baino. Hegaztientzako eta beste harrapari batzuentzako elikagai-iturri diren intsektuen 257 espezieren baino gehiagoren habitata dira. Zuhaitz hilaren zuloak txoriek eta saguzarrek habiak egiteko erabiltzen dituzte. Hegazti eta ugaztun asko ezkurrez elikatzen dira; tximeleten beldarrek, aldiz, haritzaren loreak eta hostoen kimuak jaten dituzte.

Jatorria

Europarra/Mediterraneoa

LOGO NEXT ARBOLES