Chamaecyparis lawsoniana

Lawson altzifrea
Cupressaceae
( Chamaecyparis lawsoniana )
Zein parketan dagoen: Cristina Enea
Zuhaitz berezia Zuhaitz Bereziak guztion ondarea dira, donostiarrok dugun aberastasun bizi handia, eta guztion artean zaindu behar ditugu, bizi garen ingurunea beren izaerarekin eta berezitasunarekin aberasten jarrai dezaten. Urmaeleko belardian dagoen Lawson altzifre handiak itxura aparta du, eta bere zutabe-adaburuak eszena ederra osatzen du beste zuhaitz berezi handi batzuekin batera, Libanoko zedro bikaina eta sekuoia gorria kasu. Horrexegatik, zuhaitz bereziaren saria eman diote.

Banaketa

Bere banaketa naturaleko eremua Kalifornia eta Oregon iparraldean baino ez dago. Lawson altzifrea Chamaecyparis generokoa da, Asiako ekialdean eta Ipar Amerikan banatutako "altzifre faltsuak" barne hartzen dituen familiakoa. Lawsoniana izenlaguna 1854an espezie apaingarri gisa sartu zuen "Lawson&Son nursery" haztegi eskoziarrari hartu dio.

Deskribapena

Urte askoko konifero hostoiraunkorra da, 50 eta 70 metro bitarteko altuera izaten du, eta luma itxurako hostoak ezkata lauetan; urdin-berdexka eta glauko samarra da hostotzaren kolorea. Adaburu piramidala izaten du.

Erabilerak

Zura arina eta iraunkorra da. Baratzezaintzan erabiltzen da nagusiki, forma, tamaina eta kolore ezberdineko ehunka altzifre landatu dira apaingarri gisa.

Ekologia

Ur-ibilguetatik gertu egoten da normalean, hezetasun handia behar baitu; oso azkar hazten da. 70 metroko altuerara irits daiteke bere egoera naturalean.

Jatorria

Ipar Amerika

LOGO NEXT ARBOLES