Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Donostiako Hiri Basoa Deskubritzen
- Artea
- Astigar arrunta
- Astigar japoniarra
- Astigar zuria
- Erramua
- Ezki hostozabala
- Ginkgoa
- Hagina
- Haritza
- Indigaztaina
- Lawson altzifrea
- Libanoko zedroa
- Likidanbarra
- Magnolia
- Magnolia soulangeana txuria
- Mendebaldeko platanoa
- Metasekuoia
- Pago morea
- Pago negartia
- Parrotia
- Sekuoia erraldoia
- Sekuoia gorria
- Tuliperoa
- Urki beltza
- Urkia
- Yedon gereziondoa
- Zingira altzifrea
- Zumarra
Sequoiadendron giganteum
Banaketa
AEBetakoa da jatorriz, benetako sekuoia (edo sekuoia gorria) bezala. Espezie hau 144 km²-ko eremu txiki batean bakarrik hazten da modu naturalean, hain zuzen, Kaliforniako Sierra Nevadaren mendebaldean. Lehen haziak 1853an iritsi ziren Eskoziara, aurkitu berritan, eta handik Europako beste leku batzuetara sakabanatu ziren.
Deskribapena
Sekuoia erraldoiak munduko zuhaitzik handienak dira bolumenari dagokionez (sekuoia gorriak, Sequoia sempervirens, baino masiboagoak dira, hain altuak ez badira ere), 50-95 metro bitarteko altuera izan dezakete-eta. Zuhaitzak piramide formakoak izan ohi dira eta adaburua ez da oso trinkoa.
Enborra zuzena eta sendoa da. Azal haritsua eta hanpatua da, marroi gorrizta, eta oso ondo jasaten du sua. Berde iluneko hosto iraunkorrak ditu, adarrei itsatsitako ezkaten antzekoak. Pinaburu trinkoek bi denboraldi behar dituzte heldutasunera iristeko eta –baso-sute baten ostean– berehala irekitzeko. Hazi txiki arin eta lauak haizeak garraiatzen ditu.
Erabilerak
Bere egurra ia ustelgaitza da, nahiz eta hauskorra izan; hortaz, zura ez da oso interesgarria, baina horrek ez zituen sekuoiak libratu, erabilera marjinaletarako moztu zirelako.
Gaur egun, espezie apaingarri gisa hedatuta dago, bitxikeria botanikoa delako. Sekuoia erraldoiak nahiko azkar hazten dira: baldintza egokietan, urteko metro bat gainditzen dute.
Iberiar penintsulan, sekuoia erraldoi urtetsuenak eta handienak San Ildefonso Granjako Errege Jauregiko lorategietan daude, 1870ean landatuak.
Sherman Jenerala eta Grant Jenerala sekuoia erraldoiak planetako bolumen handieneko bi zuhaitzak dira, 80 metrotik gorako garaierarekin eta 1.400 m³ baino gehiagorekin.
Ekologia
Sequoiadendrum giganteum genero horretako espezie bakarra da eta planetako landare organismorik handiena da; izan ere, sekuoia gorriaren altuera gainditzen ez duen arren, sekuoia erraldoiaren lodiera eta tamaina askoz handiagoa da. Gainera, 3.000 urtetik gorako espezimenak aurkitu dira.
Jatorria
Ipar Amerika
LOGO NEXT ARBOLES