Breadcrumb

Magnolia × soulangeana ‘Alba Superba’

Magnolio japoniarra
Magnoliaceae
( Magnolia × soulangeana ‘Alba Superba’ )
Zein parketan dagoen:

Cristina Enea

Banaketa

Hau Magnolien familiako espezie hibridoa da; Etienne Soulange baratzezain frantziarrak sortu zuen 1826an, Magnolia denudata eta Magnolia liliiflora espezieak gurutzatuta.

Hibrido horretatik abiatuta, landare berriak sortu dira, besteak beste, Magnolia x soulangeana ‘Alba Superba’, XIX. mendearen erdialdera Belgikako haztegi batean sortu zutena.

Deskribapena

Itxurari dagokionez, zuhaixka handia da, ia 7 metroko altuera eta 5 metroko hedadura izan ditzakeena. Adaburua tentea da eta ondo itxuratuta dago. Hostoak eliptiko eta zabalak dira; erori aurretik, tonu hori marroiak hartzen dituzte, ez oso interesgarriak.

Apaingarri gisa, loraldi txundigarria da bereziki erakargarria, negu amaieran / udaberri hasieran gertatzen dena: lore handiek, zeramikazko katilutxo delikatuak bezala, oparo estaltzen dute hostorik gabe dagoen landarea, aldi luze baterako. Testura zeruleoa duten sei petaloz osatutako loreak kanpotik arrosak eta barrutik zuriak dira, eta kolore horiek areagotzen dute loreen edertasun delikatua. Hain goiz loratzen denez, lore delikatuek izozteko arriskuan daude, izozte handiak gertatzen badira.

Erabilerak

Magnolia × soulangeana hibrido horretatik beste landare asko sortu dira, loreen kolore desberdinekin (gorrimina, arrosa-gorrixka...); hostoen koloreak ere ez dira berdinak, landare purpura bat hazi baita.

Ekologia

Landareak eguzki betean edo erdi itzalpean egotea atsegin du, eta ondo aireztatutako lur hezeak, apur bat azidoak eta ondo drainatuak.

Jatorria

Belgika-Haztegia

LOGO NEXT ARBOLES