Zinemaldia: 1000 gonbidapen langabeentzako
Eskatzeko epea irailaren 14tik 16ra
Langabeentzako sarrerak doan
Aurreko urteetan bezala, Donostiako Udalak Donostia Zinemaldirako 1.000 gonbidapen banatuko ditu eskabidea egiten duten langabeen artean.
Gonbidapenak hauek dira:
- 400 K1eko Sail Ofizialeko filmetarako (galak izan ezik)
- 400 Belodromoko filmetarako
- 200 Belodromoko kontzerturako (irailak 19)
Eskaera egiteko astelehena 14tik aurrera:
- Eskatzeko eta jasotzeko epea: irailaren 14ko 09:00etatik irailaren 16ko14:00etara
- udalaren webgunean esteka honetan
- 010 telefonoan
- Udalinforen edozein bulegotan
Baldintzak:
- langabezian egotea
- Donostian erroldatuta
- 18 urtetik gorakoak izatea
Gonbidapenak jasotzeko Udalinfo bulegoan
Udalinfok datuak egiaztatu ondoren, gonbidapenak Udalinfo bulegoan (Ijentea kalea) jaso ahalko dira. Bertan, nortasun agiria eta langabeziaren ziurtagiria aurkeztu beharko dira. Gonbidapenak jasotzeko epea irailaren 16ko 14:00etan amaituko da.
2026/09/11 argitaratua