Acer Japonicum

Astigar japoniarra
Sapindaceae
( Acer palmatum )
Zein parketan dagoen: Cristina Enea

Banaketa

Astigar honen jatorria Ekialde Urruna da, Japonia, Korea, Taiwan eta Txina, non zuhaizti mistoak dituzten mendialdeetan hazten da, klima epeleko lurraldeetan, substantzia organikoetan aberatsak diren lurzoruetan. XIX. mendean esportatu zuten lehen aldiz Mendebaldera.

Deskribapena

Astigar japoniarra zuhaitz formako zuhaixka edo zuhaitz txiki bat da, gehienez 10 metro altua. Enbor bat baino gehiago izaten du; enborrak meheak eta bihurgunetsuak izaten dira eta zuhaitz oinarritik abiatzen dira, egitura organiko ederra osatzeko. Gaztea denean piramide itxura du, baina heldu ahala globo itxura hartzen du. Adaxkak oso malguak dira eta edertasunez mugitzen dira haize leun-leunarekin.

Hostotza argia da eta, azala bezala, asko aldatzen da labore batetik bestera, forma, tamaina eta kolorea desberdina hartuz. Udazkeneko kolorea zirraragarria da, aberastasun kromatiko handikoa: horia, laranja, gorria, baita purpura ere. Panikuletan loratzea hutsala da eta ez du interesik. Fruitu emateari dagokionez, bi hegaltxori lotutako hazi biribila duten samara txikiak sortzen ditu; hegaltxoen artean 160° inguru dago eta "helikoptero" bezala mugitzen dira, hazia ama landaretik urrun eramateko.

Erabilerak

Japonian orain dela hainbat mende hasi zen lantzen, aldakortasun natural handiagatik eta urte osoan zehar izaten duen edertasunagatik, batez ere udazkenean; apaingarri gisa duen interesa dela eta, parke eta lorategietan oso hedatuta dauden ale anitzeko astigardi asko egotea ekarri du.

Ekologia

Baso itzaltsuetan oihanpeko landarea da, itzalpeetan hazteko duen gaitasunari esker. Hala ere, landare gutxi dira gai Japoniako astigarren gerizpean hazteko.

Modu naturalean, astigar japoniarrak joera handia du aldaerak sortzeko bere ondorengoen artean; bereziki nabarmenak dira hostoetan, koloreetan, forma eta tamainetan gertatzen diren aldaketak.

Jatorria

Ekialdekoa/Asiakoa

LOGO NEXT ARBOLES