Aesculus hippocastanum

Indi gaztainondoa
Sapindaceae
( Aesculus hippocastanum )
Zein parketan dagoen: Cristina Enea

Banaketa

Indi gaztainondoa jatorriz Balkanetako zuhaitza da, eta hazteko ingurune ideala pagoena bezalakoa da. Zuhaitz oso zaharra da; izan ere, Tertziarioan zegoelako ebidentziak topatu dira. Europan 1615ean sartu zen, zuhaitz apaingarri gisa.

Deskribapena

Tamaina handiko zuhaitza da, 35 metroko altuerara irits daitekeena. Enbor zuzen bakarra eta adar ugari du. Hostoak handiak eta aurkakoak dira. Udazkena iristean kolore horixka oso erakargarriak hartzen dituzte indi gaztaindondoek. Loreak zuriak dira eta lukuak osatzen dituzte. Fruitua, indigaztaina edo gaztaina faltsua, arantzez estalitako oskol haragitsuan bilduta dago.

Erabilerak

Indi gaztainondoaren egurra hala-holakoa da. Gaztainak toxikoak dira gizakientzat, baina osagai aktiboak farmakologian erabiltzen dira: hanturaren aurkako efektua dute, drainatze linfatikoa hobetzen dute eta zainen presioa areagotzen dute. Turkiarrek zaldi zaharrei ematen zizkieten Indi gaztainondoaren fruituak, eztula baretzeko eta asma arintzeko.

Ekologia

Klima epel eta hezea nahiago du, eta leku oso eguzkitsuak. Ez ditu onartzen tenperatura oso baxuak, gazitasuna eta kutsadura atmosferikoa. Lurzoru mota guztietara egokitzen da, baldin eta lurra substantzia organikoetan aberatsa eta ondo drainatua bada.

Udaberriko loraldia ikusgarria da, udazkeneko hosto erorketa bezala; sortzen duen itzal handiari eta maiestatezko presentziari esker, hirietako zuhaitz apaingarri preziatu bihurtu da.

Jatorria

Ekialdeko/Asiako

LOGO NEXT ARBOLES