Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Donostiako Hiri Basoa Deskubritzen
- Artea
- Astigar arrunta
- Astigar japoniarra
- Astigar zuria
- Erramua
- Ezki hostozabala
- Ginkgoa
- Hagina
- Haritza
- Indigaztaina
- Lawson altzifrea
- Libanoko zedroa
- Likidanbarra
- Magnolia
- Magnolia soulangeana txuria
- Mendebaldeko platanoa
- Metasekuoia
- Pago morea
- Pago negartia
- Parrotia
- Sekuoia erraldoia
- Sekuoia gorria
- Tuliperoa
- Urki beltza
- Urkia
- Yedon gereziondoa
- Zingira altzifrea
- Zumarra
Parrotia persica
Banaketa
Parrotia edo burdinazko zuhaitza Kaspiar itsasoaren hegoaldeko basoetan (Iran eta Azerbaijan) sortu zen, nahiz eta azken glaziazioen aurretik Europa osoan hedatuta egon, Iberiar penintsula barne.
Deskribapena
Zuhaitz txikia edo zuhaixka hostoerorkor handia da, hazkunde motela baina oso luzea duena; zuhaitzaren altuera eta oboide formako adaburuaren zabalera 15 metroraino iristen da; enbor motza, behe-behetik oso adarkatua, batzuetan anizkuna, beheko adarrak ia horizontalak dira.
Azala plaka irregularretan askatzen da, tonu hori eta arrosak dituen patroi oso interesgarria sortuz. Hosto obalatuak berde distiratsuak dira gainazalean eta berde mate zurbilak azpialdean, ertzetan gorriz tindatuak, gazteak direnean. Udazkenean, hostoek kolore hori laranjatuak eta gorrixka ederrak hartzen dituzte, erori aurretik.
Erabilerak
Zura oso gogorra den arren, erabilera gutxi ditu. Propietate antifungikoak eta bakterio-kontrakoak dituen sendabelarra. Apaingarri gisa da interesgarria, batez ere udazkeneko kolore hori, laranjatu eta gorrixka ikusgarriak hartzen dituelako; hori dela eta, hiriko parke eta lorategi askotan topa daiteke.
Ekologia
Zuhaitz iraunkorra da, ez oso exijentea lur motari dagokionez, baina lur emankorrak, trinkoak, freskoak eta ondo drainatuak ditu nahiago; azidoak badira, hobeto, eta udazkeneko koloreak biziagoak izango dira. Oso ondo jasaten ditu izozteak, baina ez beroa; hiriko kutsadura onartzen du. Izurriterik eta gaixotasunik gabeko landarea dela esaten da.
Jatorria
Ekialdeko/Asiako
LOGO NEXT ARBOLES