Prunus x yedoensis

Yedon gereziondoa japoniarra
Rosaceae
( Prunus x yedoensis )
Zein parketan dagoen: Cristina Enea

Banaketa

Prunus × yedoensis 1900. urtean Japonian sortutako gereziondo hibridoa da, eta bertako gereziondo espezie ezagunenetakoa da, gaur egun eskualde epeletan gehien landatzen direnetakoa.

Deskribapena

Gereziondo japoniar eder hori zuhaitz hostoerorkor txikia da, helduaroan 5-12 metroko altuerara irits daitekeena. Ondo jasaten du hotza eta azkar hazten da eremu eguzkitsuetan eta lur hezeetan, ondo drainatuta badaude. Hostoak berde ilunak dira udan, eta udazkenean kolore gorri laranjatu ederrak hartzen dituzte, erori aurretik.

Udaberri hasieran agertzen diren loreak hostoen kimuak baino lehenago ikusten dira: izan ere, zuhaitz osoa estaltzen dute eta zuhaitzaren gainean jarritako hodei zuri bat dela ematen du.

Erabilerak

1935ean iritsi zen Yedongo lehen gereziondoa Donostiako Mendeurrenaren plazako lorategira, Japoniako opari gisara. Bere loraldi zuria ikusgarria da.

Ekologia

Loraldiaren ostean, fruituak sortzen dira: zozoek, txantxangorriek eta beste hegazti batzuek jaten dituzten gerezi txikiak.

Jatorria

Ekialdekoa/Asiakoa

LOGO NEXT ARBOLES