Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Donostiako Hiri Basoa Deskubritzen
- Artea
- Astigar arrunta
- Astigar japoniarra
- Astigar zuria
- Erramua
- Ezki hostozabala
- Ginkgoa
- Hagina
- Haritza
- Indigaztaina
- Lawson altzifrea
- Libanoko zedroa
- Likidanbarra
- Magnolia
- Magnolia soulangeana txuria
- Mendebaldeko platanoa
- Metasekuoia
- Pago morea
- Pago negartia
- Parrotia
- Sekuoia erraldoia
- Sekuoia gorria
- Tuliperoa
- Urki beltza
- Urkia
- Yedon gereziondoa
- Zingira altzifrea
- Zumarra
Liquidambar styraciflua
Banaketa
Likidanbarra Ipar Amerikakoa da jatorriz, Kanadako hegoaldetik AEBetako hego-mendebalderaino hedatua, baina Mexiko, Honduras eta Guatemalako barnealdean ere egoten da. 1681ean inportatu zen Europara, landare apaingarri gisa.
Deskribapena
Zuhaitz ertaina edo handia da, baina 40 metroko altuera ere izan dezake; enbor zuzena eta adaburu piramidala ditu. Azala, gaztetan leuna, zimurtsua da. Azaleko ebakitik intsentsuaren usaina duen erretxina jariatzen da. Hostoek astigarren hostoak ekartzen dituzte gogora; kolore berde distiratsua dute, eta udazkenean hori, laranja eta biolazeo bihurtzen dira.
Espezie monoikoa da, zuhaitz batzuk arrak eta besteak emeak dira. Loreek ez dute baliorik, baina barruan haziak dituzten egurrezko esfera bitxi bihurtzen dira. Sustrai sistema indartsua da eta lekua behar du.
Erabilerak
Aztekek gaixotasun askoren aurkako sendagai moduan erabiltzen zuten likidanbarraren erretxina. Gaur egun, belar usaintsu, estimulatzaile, antiseptiko, espektoratzaile eta antiinflamatorio gisa erabiltzen da. Lurringintzan ere erabiltzen da, baita elikagaiekin ere, zaporeak eman eta finkatzeko.
Zuraren kalitatea kaskarra da. Erabilera apaingarria oso zabalduta dago udazkeneko kolore deigarriengatik, hiriguneetan ez landatzea aholkatzen bada ere.
Ekologia
Bere habitatean, likidanbarra baso misto freskoetan hazten da. Ondo jasaten du hotza eta leku eguzkitsuak ditu gustuko. Landa-zuhaitza da, eta ez da batere exijentea. Oso ondo drainatutako lurzorua nahiago du, beti hezea eta emankorra: horrelakoetan, landarea hobeto hazten da lurzoru pobre eta lehorretan baino.
Jatorria
Ipar Amerika
LOGO NEXT ARBOLES