Betula pendula

Urkia
Betulaceae
( Betula pendula )
Zein parketan dagoen:

Cristina Enea

Banaketa

Urkia jatorriz Europakoa da, non urki espezierik hedatuena baita; eremu beroenetan, zona altuenetan bakarrik egoten da. Afrikako iparraldeko Rifeko haranean, Turkiako iparraldeko eta Kaukasoko mendietan eta Asiako hego-mendebaldean ere zabaldu da.

Deskribapena

Urkiak enbor zuzen zuria du bereizgarri, zaharregia ez bada behintzat; 30 metroko altuera izatera irits daiteke, eta bere adaburua eskasa eta arina da, "negartiaren" itxura ematen dioten adar bertikalekin.

Hostoak berde argiak dira eta udazkenean hori bihurtzen dira, erori aurretik. Hazi txikiak daramatzaten gerbak sortzen ditu, ama landaretik aldentzeko aukera ematen dien hegaltxo batekin.

Ez da espezie urtetsua eta, gehienez 120 urte izan ditzake; hasieran azkar hazten da.

Erabilerak

Urkia basogintzan ustiatzen da. Zur zuria du, elastikoa eta erresistentea; paper orea eta kontratxapatuak egiteko erabiltzen da bereziki, baita etxerako gauzak fabrikatzeko ere. Bere egurra kalitate onekoa da. Propietate farmakologikoengatik industria farmazeutikoak ere erabiltzen du.

Itxura negarti dotoreari, azal zuri bereziari eta hostotza ederrari esker, parke eta lorategietako apaingarri oso interesgarria da.

Ekologia

Urkia hotzarekiko oso erresistentea da, izan ere, –30°C-rainoko tenperaturak arazorik gabe pairatzen ditu; beroa, bereziki, uda beroak, aldiz, ez ditu jasaten. Lur azidoak, hezeak eta emankorrak gustatzen zaizkio, ur-ibilguetatik gertu eta eremu soiletan. Lurzoru pobre eta kareharrietara egokitzen da; ur geldia ez du onartzen, bere hazkundea murriztu egiten da.

Landare aitzindaria da, lugorriak kolonizatzen ditu, hazietatik eta hazi aldaxketatik erraz hozitzeko gai da, eta nekazaritza- eta artzaintza-eremuak uzteak eta suteek ahalbidetu dute zuhaitz hori hedatzea. Mendi-hegal ezegonkorrak finkatzeko erabiltzen da, eta azkar hedatzen da horrelako lekuetan.

Jatorria

Europa, Afrikako iparraldea, Ekialde Ertaina eta Asiako hego-mendebaldea

LOGO NEXT ARBOLES