Taxodium distichum

Zingiretako altzifrea
Cupressaceae
( Taxodium distichum )
Zein parketan dagoen:

Cristina Enea

Banaketa

Zingiretako altzifrea edo nekosta AEBetako hego-ekialdeko kostalde atlantikoko lur baxu eta zingiratsuetan hazten den koniferoa da, Virginiatik Floridaraino, Mexikoko Golkotik Texaseraino, baita Mississippi haranean ere. Europan XVII. mendearen erdialdera sartu zen.

Deskribapena

Urte askoko zuhaitza da, 1.000 urtera arte bizi daiteke eta 40 metroko altuera izan dezake; ale helduek piramide forma handientsua izaten dute. Enbor zuzena du, eta ostiko zabalak sortzen ditu enborraren behealdean; adaburuaren goialdean estutu egiten da enborra. Azal gris gorrixka edo marroi grisaxka du.

Ur lohitsuetatik irteten diren eta metro bat inguruko altuera duten protuberantzia koniko handiek (pneumatoforoak) inguratzen dute; horri esker, sustraiek arnasa hartzen dute eremu zingiratsuetan. Konifero hostoerorkor bakanetakoa da, udazkenean, horitik laranjara doazen tonu distiratsuak hartzen ditu, hostoak galdu aurretik.

Erabilerak

Zingiretako altzifrearen egurra oso erabilia da Estatu Batuetan bere loditasun leunagatik (aldi berean, onddoen erasoekiko oso erresistentea da). Bere dotorezia eta ikusgarritasunari esker, parke eta lorategietan erabiltzen den konifero apaingarri interesgarrienetako bat da, batez ere ur-masei lotuta eta drainatze eskaseko lurzoruetan dauden horietan.

Erraz nahasten da Metasequoia glyptostroboidearekin (hosto erorkorreko beste konifero bat), hostoak eta zuhaitzaren egitura antzekoak direlako, eta, taxodioak bezala, ostiko zabalak sortzen ditu enborraren behealdean. Bestalde, hostoen antolaketari erreparatuz gero, erraz bereizten dira: Taxodium distichum espezieak txandakako hostoak ditu; Metasequoia glyptostroboide-ak, aldiz, paraleloan.

Ekologia

Klima ozeaniko leuna duten behe-lurretako basoetan hazten da modu naturalean, ibaien ibilguetan edo eremu zingiratsuetan.

Oso zuhaitz landatarra da, kutsadurarekiko eta gaixotasun transzendentalekiko erresistentea, ez du inausketarik behar. Ondo hazten da klima hezeetan, baina ez oso hotzetan: klima gogorretan bizirik irauten du; eguzkia gustatzen zaio. Gai da baldintza txarreneko lurzoruetan hazteko: lur hareatsuetan, hezeetan, aldi luzeetan txandaka urpean gelditzen diren eta gero lehor dauden lurretan. Ondo moldatzen da eremu haizetsuetan eta tenperatura tarte handiak dituzten tokietan.

Jatorria

Ipar Amerika

LOGO NEXT ARBOLES