Azaroak 8: aldaketak trafiko, garraio eta aparkalekuetan

Behobia-San Sebastián lasterketa

Igande honetan, azaroaren 8an, Behobia-San Sebastián lasterketa jokatuko da. Hau dela eta, gure hirian eragin nabarmena izango duten ezinbesteko trafiko neurriak hartu beharrean dago Udala. Udalak garraio publikoa erabiltzea gomendatzen du.

Lasterketaren ibilbidea >

Igandea, azaroak 8

  • 05:00-17:00: itxita Boulevard Zumardia, Legazpi kaletik
  • 05:00-17:00: itxita Peñaflorida kalea. Lasterketa amaitu arte, ibilgailu partikularrak (bertakoak izan ezik) ezin izango dira Boulevardera sartu Askatasun hiribidetik.
  • 08:30-15:15: itxita Zurriola hiribidea, Lapurdi plazatik
  • 09:30 -15:00: Erdialderako norabidea duten honako kaleak itxita: Jose Elosegi, Ategorrieta, Nafarroa. Hiriko irteerek ez dute aldaketarik jasango eta gainerako bideak irekiak egongo dira.
  • 09:30-14:00: Ulia pasealekuko bizilagunak Mendiola bidetik Herri Ametsa Ikastolara iritsiko dira eta bertatik Bidebietara
  • Ulia Interpretazio Zentroa itxita egongo da egun osoan zehar
  • Ekialdetik irten edo hirira sartzeko, Gi-20a (saihesbidea) erabiltzea gomendatzen da, Intxaurrondo, Marrutxipi (lotura berria Monsen) eta Altza lotuneetatik, Groserako sarrera izan ezik, Loiolako Erriberako sarbidetik edo Carlos I.
  • Korrikalariak hurbiltzen diren mementotik, erabat eragotziko zaie ibilgailu mota guztiei zirkuituan sartzea edo hura zeharkatzea. Hiriaren erdialderako sarbideak, memento batzuetan, San Martin kaletik moztuta egongo dira eta, beste batzuetan, Askatasunaren hiribidetik.
  • Zirkulazio aldaketak direla-eta, garraio publikoko lineetako geraleku eta ibilbide asko ere aldatu behar izango dira, batez ere hiriaren Ekialdekoak.

TAO

TAO 1-1 sektoreko aparkaleku baimena duten egoiliarrek baimena izango dute hiriko Aparkaleku Mugatuko Guneetako gainerako sektoreetan aparkatzeko, destinoko sektoreko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan. Baimen hau edukiko dute azaroaren 4tik, ostegunetik, azaroaren 9ra arte, astelehenera arte.

Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean.

Aparkatzeko baimen honek ez du gaitzen Isuri Gutxiko Eremura (IGE) sartzeko. IGEn kokatutako sektore batera sartzeko, ibilgailuak eremu horretara sartzeko ezarritako baldintzak bete beharko dira, eta, hala badagokio, dagokion baimena edo erantzukizunpeko adierazpena lortu edo formulatu beharko da.

Garraio publikoa

Lasterketa ekialdetik etorriko denez, garraio publikoko autobus guztiak Zubiaurre pasealekutik hurbilduko dira Jai Alairaino, Galtzara Nagusira, eta Kolon pasealekura, eta Mirakruz Gainerantz, Mirakruz kaletik edo/eta Zubiaurre pasealekutik.

Lasterketa bukatzen den neurrian, 15:00etatik aurrera gutxi gorabehera, ibilbide eta geraleku guztiak bere ohiko lekura itzuliko dira, Boulevardeko geralekuak ezik, hauek 17:00ak aldera egingo dute.

 

Taxiak

  • 04:00etatik 07:00etara taxien geltokia Boulevard, 3ra eramango da (13, Altza autobusaren geltokia) 07:00etatik Boulevardean ez da zerbitzurik izango.

Lurpeko aparkalekuak

Antolakuntzak emandako datuen arabera:

  • Boulevard: erabiltzaileak Boulevard-Hernani bidetik prestatutako erreitik irten ahal izango dira egun osoan. Sarrera moztuta 9:45etik 14:30era.
  • Kursaal: ibilgailuen irteera Nafarroa hiribiderantz izango da 10:30ak arte, lehentasuna korrikalariei. Erabiltzaileak ezingo dira barrutik irten 10:30etik 14:30era, gutxi gorabehera.
  • Okendo: Argentinako Errepublikara sartzeko trafikoa 9:45ean moztuko da. Okendo kaleko irteera 10:30etik aurrera moztuko da eta ordu horretatik aurrera, irteera Argentinako Errepublikatik egingo da kontrako bidetik Espainia plazaraino.
  • Kontxa: Andia kaleko sarbidea 5:30ean itxiko da. Askatasunaren hiribideko sarrera eta irteera irekita egongo dira egun osoan zehar.

2026/11/04 argitaratua