Trafiko mozketak eta aldaketak

Abuztuaren 31ko ekitaldiak eta estropadak direla eta

Abuztuak 31

Abuztuaren 31ko ospakizunaren ekitaldiak direla eta, abuztuaren 31n, astelehenean

  • Boulevarda moztu egingo da 18:30etik 20:00etara gutxi gorabehera. Horrek Dbuseko zerbitzuetan aldaketak eragingo ditu ere. 
  • Pasealeku Berria itxita egongo da:
    • Abuztuaren 29an, goizeko 08:00etatik aurrera, itxita egongo da ibilgailuentzat, Argazkilarien elkartetik aurrera, irailaren 6a arte. Baimendutako ibilgailuak bakarrik igaro ahal izango dira.

 

Donostiako Estropadak

Irailaren 2an eta 3an sailkapen estropadak jokatuko dira eta irailaren 6an eta 13an Kontxako Bandera, hori dela eta hainbat eragin izango ditu:

Pasealeku Berria itxita egongo da:

  • irailaren 6ra arte arte itxita egongo da ibilgailuentzat, Argazkilarien elkartetik aurrera. Baimendutako ibilgailuak bakarrik igaro ahal izango dira.
  • Irailaren 6tik itxita egongo da lehenengo biribilgunetik aurrera.
  • Irailaren 12ko 21:00etatik 13ko 15:00ak arte Argazkilarien Elkartetik aurrera itxita egongo da. Baimendutako ibilgailuak bakarrik igaro ahal izango dira.

Bestalde:

  • Urgullerako sarbidea itxita egongo da estropada egunetan (irailak 6 eta 13), sarrera dutenentzat izan ezik.
  • Hernani, Peñaflorida eta Portu inguruko hainbat kaletako aparkalekuak erreserbatuta egongo dira traineruak daramatzaten ibilgailuentzat estropada egunetan.

 

Portuko egoiliarrak

Portuko bizilagunek baimena izango dute beraien ibilgailuak hiriko gainontzeko sektoreetan aparkatzeko destinoko eremuko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan, abuztuaren 31tik, astelehenetik, irailaren 14ra arte, astelehenera arte, biak barne. Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean.


Bidegorria

Pasealeku Berriko bidegorria moztuta egongo da Irailaren 2an eta 3an, baita irailaren 6an eta 13an.


Puntu Morea

Irailaren 13an Boulevard kioskoko Puntu Morea irekita egongo da 11:00etatik 15:00etara

2026/08/28 argitaratua