Irailaren 12an Donostiatruk bigarren eskuko azoka itzuliko da
Ohi bezala, Tabakaleran egingo da, 10:00etatik 14:00etara
2026/09/10 argitaratua
Donostiatruk bigarren eskuko azoka berriro itzuliko da irailean, eta horregatik datorren larunbatean, irailaren 12an, berriro egingo da Tabakalerako barruko plazan eta ohiko ordutegian, 10:00etatik 14:00etara. Bigarren eskuko azoka honek etxeko artikuluei beste erabilera bat eman nahi die, hondakin bihurtu aurretik. Gainera, horietatik onura ekonomikoren bat lor daiteke (arropa, liburuak, jostailuak, etab.), baita modu merkeagoan eskuratu ere.
Tailerra eta zozketa
Azokak irauten duen bitartean, ingurumenari buruzko tailerrak, eta sentsibilizazio- eta kontzientziazio-jarduerak egingo dira: zehazki, tailer bat egongo da, hondakinez egindako mozorroetarako maskarak sortzeko. Horrez gainera, erosketaren bat egiten dutenen artean, bi lagunentzako bazkari edo afari bat zozkatuko da Antiguako Orburu jatetxe begetarianoan.