Itxita dago Autonomia kalearen eta Errondo pasealekuaren arteko pasabidea zoladura berritzeko

Esku-hartzeak bi aste inguruko iraupena izango du

2026/11/05 argitaratua


Autonomia kalea eta Errondo pasealekua lotzen dituen oinezkoentzako pasabidea, Topoaren trenbidearen gainean dagoena, itxita geratuko da aldi baterako, zoladura erabat berritzeko lanei ekiteko. Esku-hartzea ostegun honetan, azaroaren 5ean, hasi da eta bi aste inguruko iraupena izango du.

Iñigo García Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak jakinarazi duenez 'azpiegitura horren segurtasun-baldintzak hobetzeko beharrari erantzuten dioten lanak dira, Topoaren pasabide berria laster jarriko baita martxan hirian", adierazi du Garciak. Ildo horretan, azaldu duenez, "trenbide-azpiegitura berria irekitzearekin batera, konexio hori erabiliko duten oinezkoen kopurua nabarmen handitzea aurreikusten da. Horregatik, Udalak erabaki du erabiltzaile kopurua handitzeari aurrea hartzea eta egungo egurrezko oholtzaren ordez zoladura berri bat jartzea, estropezu eta irrist egiteko arriskua murrizteko".

Lanak Topoaren pasabide berria martxan jarri aurretik amaituta egongo dira, eta, horrela, bermatu egingo da oinezkoentzako konexio hori berriro ere erabilgarri egongo dela zonako mugikortasun-behar berriei erantzuteko.
Oholtza osorik ordezkatzeko aurrekontua 23.000 eurokoa da.

Gainera, baldintza meteorologikoek horretarako aukera ematen badute, sarbideko eskaileretan eta pasabideko barandetan pintura-lanak egiteko aprobetxatuko da esku-hartzea. Jarduketak ez du aurreikusten gainerako egituretan esku hartzea. Jarduketak ez du aurreikusten gainerako egituretan esku hartzea, ez baita hori justifikatzen duen egitura-arazorik antzeman, eta lan horiek tren-zerbitzuaren ohiko funtzionamendua oztopa baitezakete.

"Herritarren ulermena eskertzen dugu aldi baterako itxiera honek sor ditzakeen eragozpenen aurrean, beharrezkoa baita lanak segurtasun berme egokiekin egiteko", gaineratu du Garciak.