Europako Mugikortasunaren Astea ospatuko da, oinezko mugikortasuna ardatz nagusi izanik

Jarduerak irailaren 16tik 22ra egingo dira hiriko hainbat auzotan

2026/09/10 argitaratua


Donostiako Udalak, hainbat eragilerekin elkarlanean, jarduera programa zabala antolatu du beste urte batez 2026ko Europako Mugikortasunaren Astearen harira. Irailaren 16tik 22ra egingo da, «Pertsona guztientzako mugikortasuna. Belaunaldiarteko ekitatea» lelopean eta oinezko mugikortasuna izango da programaren ardatz nagusia.

Desdargatu programa osoa > 

Lehiaketak

Mugikortasun Astearen barruan, hainbat lehiaketa ere egingo dira, herritarrak sentsibilizatzeko eta ohitura osasungarriagoak sustatzeko.

  • Donostiako auzoen arteko liga: Wellk aplikazioaren bidez, bizikletaz, korrika edo oinez kilometro gehien egiten dituzten Donostiako auzoek Saretuzeko 100 euroko 4 bono irabaziko dituzte. Bestalde, Donostia Kirolak Intxaurrondoko Kiroldegiko SPAra sartzeko 10 sarrerako 4 bono zozkatuko ditu.
  • Dbizi lehiaketa: bizikleta publikoko Dbizi zerbitzuak astean zehar aktiboenak diren bost erabiltzaileak sarituko ditu. Horrela, irailaren 16tik 22ra bidaia gehien egiten dituzten abonatuek doako abonamendua jasoko dute hurrengo urterako. Informazio guztia www.dbizi.eus webgunean.
  • Bizikletaz estiloarekin: Dbizi.eus webgunean bizikletaz ibiltzen diren pertsona estilizatuenak bilatuko dituen argazki lehiaketa. Irabazleek Saretuzeko 100 euroko hiru bono jasoko dituzte.

Informazio guztia Donostiako Udalaren Mugikortasun Astearen webgunean

 


Aste osoan zehar

Aste osoan zehar, donostiarrek BIDEBERDEA erakusketa bisitatu ahal izango dute (Larratxoko pasealekua, 24-26). Dbusek antolatutako erakusketak konpainiaren autobus elektrikoak eta modelo klasikoak gertutik ezagutzeko aukera emango du, flotaren elektrifikazio-estrategiaren barruan.

Bestalde, Kalapie txirrindularien elkarteak hainbat inkesta egingo ditu mugikortasuna eta elkarbizitza ona ezagutzeko. Irailaren 17an, 11:00etatik 14:00etara Herrerako geltokian eta 18:00etatik 20:00etara Jose Mª Sert plazan egingo dira; irailaren 19an, 11:30etik 13:30era Vinuesa plazan; eta irailaren 22an, 12:00etatik 14:00etara Gipuzkoa plazaren inguruan.