Donostiak aurrera egin du Txomin Enea II-n, 400 etxebizitza babestu eta eskuragarriren bultzadarekin
Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Etxebizitza eta Hiri Agenda Ministerioak hiriko bizitegi-jarduera nagusietako baten baterako plangintzan pauso berriak eman dituzte
2026/11/04 argitaratua
Donostiako Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Etxebizitza eta Hiri Agenda Ministerioak urrats berriak eman dituzte Txomin Enea II-ren garapena errealitate bihurtzeko. Jarduera horri esker, Martuteneko kartzela zaharreko eta haren inguruko lurrak bizitegi-eremu berri bihurtu ahal izango dira, 400 etxebizitza eta zuzkidura-bizitoki inguru izango dituena, etxebizitza babestu eta eskuragarriari lehentasuna emanez.
Madrilen egindako bileran:
- udal-lurzoruak Eusko Jaurlaritzari lagatzen zaizkiola berretsi da,
- etxebizitzak sustatuko dituzten erakunde publikoen arteko koordinazioan aurrera egin da,
- eta espetxe zaharra eraisteari, Hori ezinbestekoa baita lursail horiek berreskuratzeko eta eremua auzoan integratzeko.
Hurrengo urrats gisa, Udalak Tokiko Gobernu Batzarrera eramango du birpartzelazio proiektuaren hasierako onarpena, eremuaren eraldaketan eta herritarrentzako etxebizitza babestu berriaren sorreran aurrera egitea ahalbidetuko duena.
Urbanizazioak 14,5 milioi euroko hasierako estimazioa du, eta behin betiko proiektua idaztean zehazteke dago. Jarduketa horiei esker, sarbideez, zerbitzuez eta azpiegiturez hornitu ahal izango da eremua, auzoaren gainerakoarekin duen lotura hobetuz eta lursailak etorkizuneko etxebizitzak eraikitzeko prestatuz.
Garapena hiru administrazioen arteko lankidetza-hitzarmen baten bidez osatuko da, eta hitzarmen horrek zehaztuko ditu hiriaren bizitegi-hazkundearen fase berri hori ahalbidetzeko beharrezkoak diren erantzukizunak, inbertsioak eta jarduketak.