Azaroko Artikutzako bisita gidatuak

Azaroaren 7an, 21ean eta 28an

2026/10/27 argitaratua

Azaroan hiru bisita gidatu antolatuko dira Artikutzan, hiru larunbat hauetan:

  • Azaroaren 7an, Ugaldeko presa. Txango honen helburua uraren hornidurarekin lotutako azpiegitura zaharrak ikustea izango da, 6 kilometroko ibilbide erraza eta lauan zehar. 
  • Azaroaren 21ean, mikologian aditua den pertsona batek gidatuta, gure inguruan hazten den dibertsitate fungikoa ikusiko dugu, eta onddoen bizi-zikloari eta ekosistema batean betetzen duten funtzioari buruzko informazioa jasoko dugu.
  • Azken txangoa azaroaren 28an egingo da: Bianditzeko gaina eta tunela. Bianditzeko gailurra zapaltzeaz gain, Artikutza eta Pasaia lotzen zituen trenbidearen gainean ibiliko gara.

Ohi bezala, aldez aurretik izena eman behar da.