Faktura elektronikoa bidaltzea

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Faktura

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Hilabete bat

Legezko epea: Hilabete bat

Isiltasunaren zentzua: Aldekoa

Prozeduraren urratsak

1. Faktura erregistratzea
2. Kontabilitatean egiaztatzea eta dagokion sailari bidaltzea
3. Organo eskudunak oniritzia ematea
4. Faktura ordaintzea

Izapideen arduraduna

Departamentua: Kontuhartzailetza eta Kontabilitatea Zuzendaritza

Araudia

Orden HAP/492/2014, de 27 de marzo, por la que se regulan los requisitos funcionales y técnicos del registro contable de facturas de las entidades del ámbito de aplicación de la Ley 25/2013, de 27 de diciembre, de impulso de la factura electrónica y creación del registro contable de facturas en el Sector Público.

HAP/1074/2014 Agindua, ekainaren 24koa, Faktura Elektronikoen Sarrera Puntu Orokorrak zer baldintza tekniko eta funtzional bete behar dituen arautzen duena.

25/2013 Legea, abenduaren 27koa, faktura elektronikoa eta kontabilitate sektore publikoan fakturen erregistroaren bultzada.

HAP/1650/2015 Agindua, uztailaren 31koa, aldatu egiten dituena bi agindu hauek: batetik, HAP/492/2014 Agindua, martxoaren 27koa, arautzen duena zer baldintza funtzional eta tekniko bete behar dituen entitateen fakturen kontularitza erregistroak, baldin eta entitateak abenduaren 27ko 25/2013 Legearen aplikazio eremukoak badira (faktura elektronikoa sustatzeko eta sektore publikoan fakturen kontularitza erregistroa sortzeko Legea); eta bestetik, HAP/1074/2014 Agindua, ekainaren 24koa, Faktura Elektronikoen Sarrera Puntu Orokorrak zer baldintza tekniko eta funtzional bete behar dituen arautzen duena.

632/2014 Foru Agindua, abenduaren 1ekoa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Foru Administrazioaren eremuan faktura elektronikoen sarrerapuntu orokorrari eta fakturen kontabilitate erregistroari buruzko alderdi batzuk arau tzen dituena.

3/2011 Legegintzako Errege Dekretua, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duena

Bestelako informazioa

Fakturako gastuari dagokion Udaleko Zerbitzuko edo Erakunde Autonomoko Zuzendaritza izango da izapidearen arduraduna.
Informazio gehiago: esteka honetan

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Telematikoa

Tramitea hasi

Zerikusia duten izapide nabarmenak