Bizikletak: izena ematea bizikleten erroldan

Bizikleta baten jabe bazara, bizikleten erroldan inskribatu ahal izango duzu. Horren helburua, lapurreta eta galerei aurre hartzea da, eta bizikletak erraz topatu ahal izatea. Bizikletak bastidore zenbaki bat eduki behar du nahitaez.

Norentzat

14 urte baino gehiago izatea14 urtetik beherakoen bizikletak haien gurasoen edo legezko tutoreen izenean inskribatuko dira.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Doakoa

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: 7 egun

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Prozeduraren urratsak

  1. Eskaera eta agiriak erregistratzea
  2. Agiriak zuzentzea, horrela badagokio.
  3. Bizikleten erroldan alta ematea
  4. Eranskailua etxera bidaltzea

Izapideen arduraduna

Departamentua: Mugikortasuneko Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazioa

Eranskailua bizikletaren koadroan ezarri behar da, eskutokitik pedaletara doan barran, eremu ikusgarri batean.

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Bizikleten erroldan borondatez izena emateari dagokion informazio pertsonalaren kudeaketa, bastidore zenbakiaren bidez edo Donostiako Udalak gomendaturiko markatze sistemako zenbakiaren bidez. Helburua lapurreta eta galerei aurre hartzea, eta bizikletak erraz topatu ahal izatea da. Era berean, lapurtutakoan egindako salaketaren informacio pertsonalaren kudeaketarako. Udal bizikleta elektrikoen alokairua kudeatzea.

Gordetzeko epeak

Errolda eguneratuaren kontserbazio iraunkorra. Bulegoko artxibotik erabateko ezabatzea urte 1 igarotakoan altan eman denetik

Legitimazioa

DBEOren 6.1.e) artikulua, Interes publikoa edo esleitutako botere publikoen egikaritza: - Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintza Errege Dekretua,Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-Segurtasunari buruzko Legearen Testu Artikulatua onartzeko dena - Apirilaren 7ko 2/2016ko Legearen, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa, 17.1.32) artikulua, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Dokumentuak

Eskaera