Jabeak - Etxebizitza pribatu hutsen programan etxebizitza bat alokatzeko jartzeko eskaera (Alokabide)
Etxebizitza alokatu ostean, erakundea arduratzen da kontratua formalizatzeko lanak egiteaz, baita jabearen eta maizterren arteko geroko bitartekaritzaz ere. Kontratuaren iraunaldian sor daitezkeen gorabehera orotan lehen hizketakidea eta bitartekaria izango da.
Argibide gehiago
Norentzat
- Jabeak, gozamendunak, ahaldunak, baimendunak, edo alokatu nahi den etxebizitza hutsaren gainean gaitasun juridikoa duten beste pertsona batzuk.
- Etxebizitzak Donostiako udal-mugartean egon behar du.
- Okupatzailerik ez du izan behar etxebizitzak, ezta erabiltze betebeharrik ere.
- Bizitzeko baldintza egokiak izan behar ditu etxebizitzak. Baldintza egokiak betetzen ez baditu, erakundeko teknikariek adieraziko dute zer obra egin behar diren gutxienez. Zuzendu beharrekoak ikusi ostean, halakorik balego, errenta txikiagoa edo hileko ordainketaren bat barkatzea negozia daiteke, maizterrak bere gain hartuz gero akatsak zuzentzeko obrak.
- Etxebizitzak garbi egon behar du.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Jabetza erregistroak emandako informazio oharra, etxebizitzaren titulartasuna egiaztatzen duena
- Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria
- Enkargu orria sinatzea, Etxegintzak ezarritako baldintzak onartuz gero
- Etxebizitzaren giltzak ematea
- Kontratua sinatzean: argiaren eta uraren azken ordainagiriak
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Doakoa
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: Unean bertan
Legezko epea: 3 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aldagarria
Kalkulatutako epea da etxebizitza Alokabide programan sartu nahi duen pertsonarekin harremanetan jartzeko epea.3 hileko legezko epea da enkargu orria sinatzen denetik etxebizitza alokatu artekoa. Epe horretan ez bada alokatzen, luzatu ahal izango da, bi aldeak ados baldin badaude.
Prozeduraren urratsak
- Eskabidea erregistratzea
- Pertsonarekin harremanetan jartzea, etxebizitza tasatzeko hitzordua emateko
- Etxebizitzaren tasazioa: etxebizitzaren egoera eta ezaugarriak egiaztatzea eta errenta ezartzea
- Interesdunak errenta eskaintza onartzea edo uko egitea
- Errenta eskaintza onartuz gero, enkargu orria sinatzea eta interesdunak dokumentazioa aurkeztea
- Etxebizitza Alokabideren etxebizitzen erregistroan sartzea
- Balizko maizterrak bilatzea
Araudia
3/2015 Legea, ekainaren 18koa, Etxebizitzarena.
1889ko uztailaren 24ko Errege Dekretua, Kode Zibilarena
Bestelako informazioa
Ohiko galderak
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.