Premiazko bizilekua adineko pertsona ahul eta mendekoentzat
Norentzat
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Banaketa edo dibortzio demanda edo sententzia, edo, hura ez balego, doako justizia izateko eskabidea.
- Hitzarmen erregulatzailea edo, hura ez balego, doako justizia izateko eskabidea.
- DESGAITASUNA:Jagoletzaren, zaintzaren edo tutoretzaren egiaztagiria.
- Egoera ekonomikoari buruzko datuak:
- Lan kontratuak
- Nominak
- AUTONOMO ERREGIMENEAN LAN EGITEN DUTEN PERTSONAK Ez badago errenta aitorpenik edo ez badu pertsonaren egungo egoera islatzen, bai pertsona horren jarduerak jarraitutasunik ez duelako bai pertsona horren diru-sarrerak egonkorrak ez direlako, azken hiru hilabeteetako batez besteko diru sarrera garbiei buruzko zinpeko deklarazioa aurkeztu behar da.
- Pentsio egiaztagiria, GSINekoak ez direnak (atzerrikoak, BGAE, eta abar).
- Mantenu pentsioa eta/edo pentsio konpentsatzailea kobratu izanaren frogagiria.
- Mantenu pentsioa eta/edo pentsio konpentsatzailea ordaindu izanaren frogagiria.
- Errentamenduetatik datozen diru sarrerak edozein modalitatetan, kontratutan edo ordainagiritan.
- Titulu eta bankuko kontu guztien saldoaren eta interesen ziurtagiria (aurreko urteko abenduaren 31koa). Ziurtagirien ordez libreten fotokopiak aurkezten badira, libreten lehen orria ere aurkeztu behar da, libreta bakoitzaren titularra nor den jakiteko.
- Ezarritako prezioaren hileko ehunekoa ordaintzeko erabiliko den banketxearen izena eta kontu korrontearen zenbakia.
- Udaleko Gizarte Zerbitzuen iritziz interesekoa den edozein dokumentazio.
*Eskatzaileak ez badu bere egoera baloratzea nahi edo ez badu egoera hori behar bezala frogatzen, ulertuko da uko egiten diola bere egoera ekonomikoa itxaron zerrenda eratzen duen baremoan aintzat hartzeari. Horrenbestez, behartuta egongo da zerbitzuaren ezarritako kostu osoa ordaintzera.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Erabiltzailearen ekarpen ekonomikoa haren ahalmen ekonomikoaren araberakoa da. Horretarako, aintzat hartuko dira eskatzailearen diru sarrerak eta ondarea.
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: Unean bertan
Legezko epea: 2 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Prozeduraren urratsak
- Gizarte Zerbitzuetan aurretiazko hitzordua eskatzea.
- Gizarte langilearekin elkarrizketa bat izatea, premien azterketa bat egiteko.
- Baldintzak betetzen diren egiaztatzea.
- Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea.
- Txosten-proposamena egitea (baliabidea eskuratzeko arrazoia, eskatzailearen inguruabar pertsonalak, familiarrak eta sozialak, eta, hala badagokio, eskatzailearen bizikidetza unitatearen inguruabarrak, pertsonaren borondate espresa edo haren legezko ordezkariarena).
- Eskabidea balioestea, zerbitzuaren erabilera eta ordaintzeko konpromisoa onartzen duen adierazpena egitea.
- Onartzeko edo ez onartzeko ebazpena ematea.
- Interesdunari jakinaraztea.
- Pertsona dagokion zentroan hartzea.
- Eskatzaileari egokitzen zaion zentroa kudeatzen duen enpresak zerbitzua fakturatzea.
- Gizarte langileak jarraipena egitea.
- Baliabidearen erabilera etetea. Zerbitzuaren izaerak berak dakar zerbitzuaren erabilera larrialdi egoera bati berehalako estaldura ematera mugatzea. Erabiltzailearentzako egokiak ―balioespen teknikoak hala adierazten badu― izan daitezkeen alternatibak egoteak baliabidearen erabilera eteteko aukera ematen du.
Izapideen arduraduna
Araudia
12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa
Pertsona autonomoentzako ostatua eta elkarbizitzako zerbitzuen erregelamendua
Bestelako informazioa
Adineko pertsonen bizi kalitatea hobetzeko ekimenei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero:
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.
Bizi den auzoko gizarte zerbitzuetako zentrora joan behar da informazioa jasotzeko eta izapideak hasteko:
- Ikus gizarte zerbitzuetako zentroen zerrenda: Ordutegia: 09:00 - 14:00
- Gizarte Larrialdiak: Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00 – 22:00 eta asteburuetan 09:00 – 21:00