Eskola kontzertuetarako izen-ematea

Euskadiko Orkestrak , Donostiako Udaleko Hezkuntza Sailaren laguntzarekin, ikasleentzako kontzertuak antolatzen ditu urtero.
Jarduera horri esker, haur eta gazteak kontzertu aretora joaten dira eskola orduetan Orkestra entzutera. Eskainitako jardunaldiak bereziki ikasleentzat prestatuta egoten dira beti.
Programa honen helburua da, zuzeneko kontzertuen bidez, ikusle gazteak musika klasikora eta, bereziki, musika sinfonikora hurbiltzea.

Norentzat

Ikastetxeak

Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoak eta itunpekoak

Noiz eskatu

2025/09/02 - 2025/10/03

Tramitea epez kanpo dago.

Ordaindu beharreko kopurua

Euskadiko Orkestra arduratuko da ordainketaz.
Logelan Logale-ren kasuan, abesbatzekin parte hartuz gero, ikasleek ez dute ezer ordainduko.

Prozeduraren urratsak

  1. Ikasturteko programazioa jasotzea.
  2. Interesatuta dauden zentroek Udalari parte hartu nahi dutela jakinaraztea.
  3. Udalak izena eman duten zentroen informazioa egiaztatzea eta Euskadiko Orkestrari bidaltzea.
  4. Izen ematearen baieztapena eta kontzertuaren aurreko tailerraren data bidaltzea musikako irakasleei. Abesbatzekin parte hartuko dutenen kasuan formazio saioak izango dira eta horien koordinazioaz Euskadiko Orkestra arduratuko da.
  5. Euskadiko Orkestrak jarduera kobratzea.

Izapideen arduraduna

Departamentua: Gizarte Sustapenaren eta Hezkuntzaren Zerbitzua

Bestelako informazioa

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Ikastaro, kurso eta bestelako jarduerekin loturiko informazio pertsonalaren eta horietan izen emateari lotutako datu pertsonalen kudeaketa.

Gordetzeko epeak

Datu pertsonalak Donostiako Udal Artxiboko araudian zehaztutakoaren arabera gordeko dira eta, betiere, tratamenduarekin erlazionatuta egon daitezkeen arau-hausteen preskripzio epeen arabera. ZEHAZTEKO

Legitimazioa

DBEOren 6.1.e) artikulua, Interes publikoa edo esleitutako botere publikoen egikaritza: -DBEOren 9.2.a) artikulua, Interesdunaren berariazko baimena.-DBEOren 9.2.a) artikulua, legezko ordezkariaren adostasuna.-DBEOren 6.1.a) artikulua, adintxikikoaren ordezkari legalaren adostasuna.-2/2016 Legearen, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeena, 15 artikulua.-2/2016 Legearen, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeena, 17.1.28) eta 36) artikuluak.-2/2016 Legearen, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeena, 17.1.27) artikulua.-2/2016 Legearen, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeena, 17.1.37) artikulua.-26/2015 Legea, uztailaren 28koa, Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema aldatzen duena.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epez kanpo