BakQ ziurtagiri digitala

BakQ-a ziurtagiri digital bat da, administrazio-izapide asko online egiteko aukera ematen duena. Izan ere, ziurtagiri honekin, telematikoki identifikatu eta sinatu dezakegu, modu seguruan. Oso erraza da erabiltzen.

Ez da Donostiako Udalak jaulkitzen duen ziurtagiri bat, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek sortutako Izenpe sozietateak jaulkitzen ditu ziurtagiri hauek.

Ziurtagiri hau ez dator txartel batean (edo beste euskarri fisiko batean), hodeiko ziurtagiri birtuala baita. Horregatik, ez du txartel-irakurgailurik behar, eta ordenagailuetan nahiz gailu mugikorretan erabili daiteke.

Herritarrei arreta emateko Udalinfo-ren bulegoak BakQ-a aurrez aurre eskuratzeko guneetako batzuk dira. Izenperen web-orrian BaKQ modu presentzialean lor daitekeen bulego guztien zerrenda dator, baita bideo-identifikazioaren bidez berau online lortzeko aukera ere.

Informazio gehiago

Norentzat

16 urte baino gehiago izatea

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Identifikazio dokumentua: NAN / AIZ

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Dohainik

Prozeduraren urratsak

  1. Nortasun agiria erakutsi
  2. Pasahitza jaso
  3. Pasahitza aktibatu

Izapideen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritza Zuzendaritza

Bestelako informazioa

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan