Ingurumen-kudeaketa jasangarria
INGURUMENA
UREN SANEAMENDUA
EMANDA
Ibai-ekosistemak lehengoratzeko eta hiri-inguruneetan uholde-arriskua murrizteko jarduketak (PluSSS)
Proiektua hiriko Klima Aldaketara Egokitzeko Planaren barruan kokatzen da, eta ekintza nagusiak hauek dira:
- Miramonen 2 urmael sortzea euri-uren emaria kontrolatzeko. Urmael horiek Urumea ibaira isuritako uren kalitatea ere hobetuko dute.
- Ibaetako eta Morlanseko ibilguak lehengoratzea: Ibaetako haltzadia bere onera ekartzea eta Trenbidezahar erreka txikia lehengoratzea.
- Aiete eta Miramongo ibai-habitaten lehengoratzea ingurumen aldetik: Luis Villasanten eta Barkaiztegin landaredi inbaditzailea kentzea eta azken horretan hondakinak ateratzea.
- Proiektuari buruzko erakusketa ibiltaria Ibaetako Campusean (EHU) eta Aieteko eta Ernest Llucheko Kultur Etxeetan.
- Bisita gidatuak jarduera-eremuetara.
Donostiako euri-uren eta erreken ingurumen-kudeaketa jasangarria (PluSSS) proiektuak Ministerio para la Transición Ecológica y el Reto Demográfico (MITECO)-ren Fundación Biodiversidad erakundearen laguntza du, Europar Batasunak – NextGenerationEU – finantzatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan

Proiektuaren datuak
Aurrekontuak
|
Emandako laguntza |
|
1.590.778,98€ |
|
Proiektuaren aurrekontu osoa |
|
1.674.504,19€ |
|
Udalaren ekarpena |
|
83.725,21€ |