Etxez etxeko zaintza sendotzea

GIZARTE EKINTZA
EMANDA

Etxean bertan denbora luzean zaintzeko estrategia, etxez etxeko laguntza-zerbitzuko donostiarrentzat

Etxetik atera gabe. Zaintzaileei lagunduz. Batzuen eta besteen bizi-kalitatea hobetuz. Plan honetako ekintzak eta neurriak etxez etxeko laguntza-zerbitzuaren erabiltzaileentzat eta Udalaren Gizarte Ongizateko profesionalentzat dira.

Besteak beste, eta esanguratsuenak aipatzearren, ekintza hauek egingo dira:

  • Pertsonarengan Zentratutako Arreta Eredua ezartzea denbora luzean zaindu beharra duten mendeko pertsonei etxean bertan kasu egiteko.
  • Mendeko pertsonen instituzionalizazioa atzeratzea.
  • Familia zaintzaileei behar besteko laguntza ematea, haien higadura eta klaudikazioa prebenitzeko.
  • Pertsonen bizi-kalitatea hobetzea etxean.
  • Etxez etxeko laguntzako profesionalen gaitasunak handitzea.
  • Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren eraginkortasuna handitu eta errentagarri bihurtzea, eta mendeko pertsonei iraupen luzeko zaintza etxean emateko gai izatea hura.

Informazio gehiago: www.donostia.eus/gizarte ekintza

Proiektuaren datuak

Aurrekontuak
Emandako laguntza
246.661€
Proiektuaren aurrekontu osoa
337.315€
Udalaren ekarpena
90.654€