Lawson altzifrea
Cupressaceae (Chamaecyparis lawsoniana)
Zein parketan dagoen: Cristina Enea
Zuhaitz berezia
Urmaeleko belardian dagoen Lawson altzifre handiak itxura aparta du, eta bere zutabe-adaburuak eszena ederra osatzen du beste zuhaitz berezi handi batzuekin batera, Libanoko zedro bikaina eta sekuoia gorria kasu. Horrexegatik, zuhaitz bereziaren saria eman diote.

Banaketa
Bere banaketa naturaleko eremua Kalifornia eta Oregon iparraldean baino ez dago. Lawson altzifrea Chamaecyparis generokoa da, Asiako ekialdean eta Ipar Amerikan banatutako "altzifre faltsuak" barne hartzen dituen familiakoa. Lawsoniana izenlaguna 1854an espezie apaingarri gisa sartu zuen "Lawson&Son nursery" haztegi eskoziarrari hartu dio.
Deskribapena
Urte askoko konifero hostoiraunkorra da, 50 eta 70 metro bitarteko altuera izaten du, eta luma itxurako hostoak ezkata lauetan; urdin-berdexka eta glauko samarra da hostotzaren kolorea. Adaburu piramidala izaten du.
Erabilerak
Zura arina eta iraunkorra da. Baratzezaintzan erabiltzen da nagusiki, forma, tamaina eta kolore ezberdineko ehunka altzifre landatu dira apaingarri gisa.
Ekologia
Ur-ibilguetatik gertu egoten da normalean, hezetasun handia behar baitu; oso azkar hazten da. 70 metroko altuerara irits daiteke bere egoera naturalean.
Jatorria
Ipar Amerika
